'Getxophoto on Tour' EHUra ailegau da, Leioara
2008-10-21 10:49 Kulturea'Getxophoto on Tour' nazinoarteko argazki jaialdia Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioa-Erandioko gunera ailegau da. Datozan hiru asteotan, erakusketa horretan erakutsitako formatu handiko bost irudi ikusi ahal izango dira campuseko beste horrenbeste eraikinetan.
'Getxophoto on Tour' nazinoarteko argazki jaialdia Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioa-Erandioko gunera ailegau da. Datozan hiru asteotan, erakusketa horretan erakutsitako formatu handiko bost irudi ikusi ahal izango dira campuseko beste horrenbeste eraikinetan.
Argazkien egileak Sammy Baloji, Cecilia Paredes, Dionisio Gonzalez eta Fernando Maquieira, eta Philip Kwame Apagya dira. EHUrako aukeratu dan Philip Kwame Apagyaren obrea formatu handian erakutsiko da, Getxon ez bezala.
Horrezaz ganera, eguaztenean eta eguenean, urriak 22 eta 23, Getxophotoko komisarioa dan Alejandro Castellotek 'Idiomas y dialectos' mintegia eskainiko dau Arte Ederren Fakultatean. Europan eta Iparamerikan sortutako ikus-paradigmak eta herrialde horreetako periferian sortutako hizkuntza autonomoak aztertuko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!