Milaka lagunek bat egin dabe 'Atera ezazu mihia' leloagaz

Bizkaie! 2008-10-20 11:36   Euskerea berbagai

Ibilbideko sei guneetan batutako jentetzea ikusirik, pozik agertu da Nafarroa Oinezeko antolakuntzea. Jaso Ikastolako hezkuntza zuzendari Unai Arellanok esan dauenez, helburuak bete egin dira, bai behintzat jentearen parte-hartzeari dagokionean.

'Atera ezazu mihia' lemapean Jaso Ikastoleak Iruñean antolatutako jaira milaka eta milaka lagun hurreratu dira. Ibilbideko sei guneetan batutako jentetzea ikusirik, pozik agertu da Nafarroa Oinezeko antolakuntzea. Jaso Ikastolako hezkuntza zuzendari Unai Arellanok esan dauenez, helburuak bete egin dira, bai behintzat jentearen parte-hartzeari dagokionean. Egunean zehar egin diran 60tik gora ekitaldietan oso giro ona izan dala azpimarratu dau Arellanok, eta ez da nabarmentzeko moduko arazorik sortu. Aitatzekoa da azken orduan, arratsaldean eguzkia agertu danean, batu dala jente gehien, batez be 2. eta 4. guneetan. Era berean, adierazgarria izan da egunean zehar Iruñerriko autobus zerbitzuek izan daben etenbako mobimentua.

Iruñera hurreratu dan lagun kopuru zehatza zein dan esatea gatxa dala esan dabe antolatzaileek, baina aurreikuspenak bete dirala esan dabe, eta hasiera batean 80.000 eta 100.000 persona batzeko asmoa egoala jakinarazo eben.


Nafarroako iakstolen aldeko jaia 10:00k inguruan hasi da administrazino desbardinetako kideek parte hartu daben zabaltze ekitaldiagaz. Gainera, Nafarroako alderdi guztietako ordezkariak hurreratu dira.

'Atera ezazu mihia' lelopean egindako jaiaren zabaltze ekitaldian Javier Baztarrika Jaso Ikastolako presidentea, Izaskun Arratibel Nafarroako Ikastolen Federazinoko presidentea eta Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailburua egon dira.

Arratsalde partean, eguraldiak hobera egin ahala, kontzertuetara hurreratu dan lagun kopurua ikaragarria izan da. Antolatzaileen ustez, 4. Guneko gazte giroa eta hip-hoparen txokoa izan dira jaun eta jabe, Miluzeko guneagaz batera.

Gainera, sagardotegi menuak eta Iñigo Aritza Ikastoleak preparautako paella erraldoiak izan daben arrakastea eta txahalki erreak izan dauen harrera ona azpimarratu nahi izan dau.

Eguna normaltasun osoz igaro da jaiko guneen inguruan egoen liztor edo kurubio-habi batek sortu dituan eragozpenak salbu. Ondorioz, larrialdi zerbitzuetakoek 40 persona hartu ditue ziztadak dirala eta.

Kontuak kontu, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastoleak jaso dau Nafarroa Oinez 2009 antolatzeko lekukoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu