Gustav-eko Koadernoak agerkari digitalean bost artikulu barri argitaratu ditue

Bizkaie! 2008-10-17 11:48

Gai librean idatzitako saiakerak dira guztiak, egile bakotxaren interesen araberakoak; bost artikulu horreen egileak Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Carlos Rilova Jerico, J.M. Olaizola 'Txiliku' eta Xabier Egaña dira. Agerkariak orain artean argitaratu dituan artikulu guztiak www.gustav-koadernoak.com webgunean dagoz.

Maiatzean sortu eta gogoetara zuzenduta dagoan Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalak beste bost artikulu argitaratu ditu aste honetan. Gai librean idatzitako saiakerak dira guztiak, egile bakotxaren interesen araberakoak; bost artikulu horreen egileak Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Carlos Rilova Jerico, J.M. Olaizola 'Txiliku' eta Xabier Egaña dira. Agerkariak orain artean argitaratu dituan artikulu guztiak www.gustav-koadernoak.com webgunean dagoz.

Anjel Lertxundik letren eta zientzien arteko erlazinoaz idazten dau 'Letrak eta zientziak Faustoren talaiatik' artikuluan. Jakinduriaren bila dabilen Faustoren mitoa historian zelan kontau izan dan aztertzen dau, eta gure mundu modernoan letrak eta zientziak alkarrengana hurreratzeko modurik ba ete dagoan galdetzen dau artikuluan.

Pello Esnalek euskalgintzaren ganeko hausnarketa egin du, 'euskal bizimundua' deitu deutsn kontzeptua aldarrikatuz eta euskerearen hizkuntza-politikan iraultza baten beharra adierazoz. 'Euskal bizimundua, euskalgintzaren erdigune' artikuluan, bere bizi-esperientzian oinarritzen da euskalgintzan eta euskerearen transmisinoan emon diran urratsak eta landu diran estrategiak espliketako eta etorkizuneko ereduak proposatzeko.

Carlos Rilova Jerico historialariak gaur gaurkoa dan gai baten ganean idatzi dau: krisi ekonomiko. Europako Banku Zentralak eta haren buru dan Jean Claude Trichetek azken urteetan hartutako erabagien kritikea egiten dau artikuluan, horretarako ipuin tradizional bategaz ('El traje nuevo del emperador') eta haren irakatsiekin konparazinoa eginaz. Berba-joko eta guzti, 'El traje nuevo de Jean Claude Trichet' izena dau artikuluak.

Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazleak, aurreko artikuluaren bideari segiduz ('Haitzak eta hitzak'), bere umezaroko eta gaztaroko oroitzapenetatik abiatuta auzo-lanaren baloreak eta estrategiak aztertu ditu 'Zilborra' izeneko artikuluan. Mahats-batze sasoian gagozala aprobetxauta, sasoi bateko Zarauzko txakolinaren prozesuaren deskribapen zehatza egin dau.

Xabier Egañak artearen inguruko gogoetea dakar, baina oraingoan esperientzia jakin bat izan da artikuluaren abiapuntu: Paulo Albisua lagunaren bizi-esperientziak aztertu ditu 'Paulo Albisua, desechos cotidianos para hacer lenguaje de una vida' artikuluan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu