Bertsoak gogora ekarriaz
2008-10-21 11:38 BertsolaritzeaTxapelketetan, baten baino gehiagotan mendiagaz lotutako gaiak entzun ahal izan doguz. Hona hemen, bada, Jon Lopategik eta Maialen Lujanbiok gai horren inguruan kantauko hiruna bertso. Lopategik, 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantau zitua; Lujanbiok, barriz, 2001koan.
Honezkero hasi jaku Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Saioetako bertsolari eta publikoaren estresa, antolakuntzearen mobimentua eta ezinegona, eta epaile okerrak ahaztu guran...
Txapelketetan, baten baino gehiagotan mendiagaz lotutako gaiak entzun ahal izan doguz. Hona hemen, bada, Jon Lopategik eta Maialen Lujanbiok gai horren inguruan kantauko hiruna bertso. Lopategik, 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantau zituan; Lujanbiok, barriz, 2001koan.
Jon Lopategi
Gaia: Herriko lagun bik urten zenduen Everest gailurrerantza. Mendi ezagun horren azken aldatz goran zure lagunak istripu latz bat euki eban. Zu bakarrik izan zinan bere azkenaren testigu.
Doinua: Nere gorputza dardarka.
Mundu hontako justizia ere
hain gertatzen da urria,
gutxien uste dugun garaian
bait dator gaitz bihurria,
munduan dagon goi altuenari
hartu naiean neurria,
hona bikote oso zalea
martxa haundian jarria,
baina bere(ha)la buka zitzaigun
ilusioen argia,
hau da ene aldarria
minbera eta larria,
lagunarekin biok genduen
Everesten egarria,
azken boladan hola galtzea
ez al da negargarria.
Ondo betea jarri genuen
jan edaritan saskia,
subentziotan hornitu ere
ibilera garestia,
bion bihotzak sentitzen zuen
esperantzaren izpia,
Everest gaina ia eskuan,
ibilera amestia,
baina ozpina agertutzen da
aienatu zen eztia,
hargatik nire abestia,
sentimentutaz bustia,
Everest punta genun amesa,
hura gendun eguzkia,
baina laguna eroritzean
itzali zaigu guztia.
Jarraitu naita, jarraitu ezin
bihotza jarri zait armin,
zeinek pentsatu gure irteran
guretzat hainbeste lorrin,
galdu ditugu lagunarekin
gure hainbat ames gordin,
hala ta guztiz Everest berriz
jarri zaigu argi urdin,
ez ninteke ni bide erdietan
gelditu inola erkin,
ez naiz sentitzen atsegin,
baina segitu nahi berdin,
punta hortara ailegatzeko
saiatuko naiz beinipein
lagunaren ta nire izena
bertantxe idatzi dadin.
Maialen Lujanbio
Gaia: Zure lagun min bat hil zan joan dan astean Himalayan. Gaur jaso dozu berak handik bialdutako postala. Hiru bertso, gura dozun neurri eta doinuan.
Doinua: Habanera.
Kaixo Maialen: zer moduz?
Oroimena daukat zugan,
presente zauzkadalako
nere mendi abenturan.
Zorionean gabiltza
mendiarekin loturan;
badakizu, beti gisa,
nahi ta ezinaren mugan.
Makaluko gailur horrek
gu jartzen gaitu liluran;
etzirako egongo gera
gailurrarekin joskuran.
Har zazu muxu bero bat,
jarri konfiantza gugan.
Zein bero zen muxua ta
nik zeinen hotz hartu dudan!
Negar egin nahi dut baina
ez egitea hobe da,
malkoak jausiko dira
bestela postal gainera,
ta korritu ta borratu
hemengo muxu ta zera...
Intzirika hasi nahi baina
nijoa aguantatzera.
Imajinatu dezaket
kanpo-base hartan bera...
Bere ilusio ta amets
guzia juan da gainbehera,
ikurrinarekin juan nahi
zazpi milako batera,
ta orain Makalun dago
heriotzaren bandera.
Irratiak eman zuen
elur-jauzien abisu,
baina zuk ametsarekin
horrenbeste konpromisu
bazendun, ta holakotan
egoskor bat dirudizu;
aurrera segiko zendun,
beti egin dezu berdintsu.
Bizitzan ilusioa
herioren paradisu;
gero arte esaten ere
ez didazu utzi, aizu;
ta zuri azken hitz batzuk
esan nahiean naukazu,
karta bat egingo dizut,
akaso jasoko dezu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!