Jaiobarriak euskeraz erregistretako kanpainea
2008-01-31 12:09 Euskerea berbagaiGurasoen eskariei erantzunez, ume jaiobarria euskeraz erregistretako emon beharreko pausuak azaltzen dituan dokumentua preparau dau Behatokiak eta beharrezkoak diran formularioak be eskuragarri ditu.
Aratosteak Iñaki Iturriozegaz
2008-01-31 11:26 BertsolaritzeaAratosteak gane-ganean doguzala, bertso-sorta bat heldu da Bizkaie!-ra. Iñaki Iturrioz Zuluaga dogu egilea. Bera izatez igorreztarra da, halan da be gazte-gaztetarik Zeanuritik zehar dabil. Zeaniztartu egin jakula esan geinke.
Tomas Deunaren eguneko The Pub Ibiltariaren grabazinoa barreskuratu dabe
2008-01-31 10:46 MusikeaIgazko Tomas Deunaren egunean, zuzenean grabau beharreko 'The Pub Ibiltaria' Bildumako 12. CDa, kontzertuan izandako indar elektriko mozketa batzuk zirala-eta hondatu egin zan. Halanda be, 'zorionez, berreskuratu egin ahal izan da'.
Iruñeako San Fermin ikastolea saritu dabe alkarbizitzearen alde egindako lanagaitik
2008-01-30 17:35'Elkarbizitzen ikasten' programearen bidez, eskolako indarkeria edota drogamenpekotasuna prebeniduteko egindako lanaren emoitza onak autortu deutsiez. Gurasoak eta ikasleak, aldi berean eduketan ditu lan honek.
Ibon Zubiaur getxotarrak 'Juno und Ganímedes' poemea itzuli dau gaztelaniara
2008-01-30 17:29Christoph Martin Wieland egile alemanaren lanean, XVIII. mendean bere herriko autore nagusienetarikoa izandakoak zuzen-zuenean egiten dau berba desio homosexualaz eta, horren ondorioz, ondorengo belaunaldietako autore alemanek moraltasunik ez izatea leporatu eutsien.
'Musika-Música' jaialdiak Franz Schubert musikaria omenduko dau
2008-01-30 14:52 MusikeaJaialdiaren zazpigarren edizinoak, 'Schubert Vienan' izenburupean, Vienako aldiaren eta XIX. mendeko aldi erromantikoaren bitarteko musika-trantsizinoari jagokozan lanik bikainenak entzuteko aukerea eskainiko dau zezeilaren 28tik martiaren 2ra bitartean.
1508 – 2008, Gerediagako batzartokiaren baieztapenaren 500. urteurrena
2008-01-30 14:10Lehenagotik be toki honetan batzartzen ziran, ezagutzen dogun lehen aitamena 1387koa da, baina, hau dogu Jaun/Andere baten lehen baieztapena.
Loan talde bilbotar gazteak lan barria atara dau
2008-01-30 12:13 MusikeaBilboko rock gogorraren eszeneak azken boladan emon dauen talderik esanguratsuena da Loan. 'Kobazuloan saiakerak' izeneko lana Santanderreko Odio Sonoro diskoetxearen eskutik atara dabe.
Antzerti aldizkaria Sarean berrargitaratua
2008-01-29 17:24Antzerti aldizkaria sarean berrargitaratu dau Armiarmak, testuak nahiz faksimilak (pdf); danetara, 47 egileren 76 antzerki lan.
Sei hilebete Txinaren jentaurreko aurkezpen ofizialerako (I)
2008-01-29 17:10 Bidaide2008ko 8aren 8an, goizeko zortziretan, herrialdearen historian izan dan espektakulurik handiena hasiko da. Txina eszenatoki erraldoi bihurtuko da eta bertan jazotakoa mundu guztiak ikusiko dau. Horregaitik, Gobernuak oraindino zarratu barik dagozan gaiak amaitutzat emon gura ditu.
MCCk eta Zeelanda Barriko enpresa batek 'joint-venture' bat eratu dabe
2008-01-29 17:05 Euskaldunak munduanMCCk eta Zeelanda Barriko Meridian Energy Limited-ek 'joint-venture' bat eratu dabe, Espainian ‘WhisperGen’ izeneko mikrosorkuntzarako sistema barritzaile bat fabriketako. Sistema hori Europako merkatuan be zabalduko da.
Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dabe Dallasen pianista bilbotarraren ondarea garatzeko
2008-01-29 16:52 Euskaldunak munduanAchucarroren eta Dallasen arteko hartu-emonak estuak dira, 1989an, Achucarrok Southern Methodist unibersidadeko Joel Estes Tate katedrea bete ebalako.
‘Asterix Joko Olinpikoetan’, zinema frantziarreko filmik karuena datorren astean ikusgai
2008-01-29 14:57 BarriakAsterix eta Obelix bere lagun leiala zinema-aretoetara itzuliko dira euren abenturen hirugarren zatiagaz. Frantziako zinemaren historiako produkzinorik karuena da pelikulea eta datorren astean estreinauko da Europako 5.000 zine-aretoetan. Europako ia herrialde gehienetan batera estreinauko da pelikulea.
Bardem Bigarren Mailako Aktorerik Onena izentau dau Aktoreen Sindikatuak
2008-01-29 13:14Aktoreen Sindikatu Nagusiak saritutako aktoreek zeozelako aldea dabe Oscarretarako, Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademian boto eskubidea daben 6.000 personetatik gehienak aktoreak diralako.
Gaiak eta EHUk Elkano 2008 Bekak jarri ditue abian
2008-01-29 12:53 Euskaldunak munduanElkano Beken bigarren edizinoan aukeratuak izango diran 11 bekadunak, Txina, India, Mexiko, Brasil, Belgika eta Alemania lako herrialdeetara joango dira, eta urtebete arteko trebakuntzea egiten egongo dira praktiketan.
Bizkaiko Txakolinaren 905.000 litro egin dira aurten, 2006an baino 35.000 gitxiago
2008-01-28 18:21 Jan edanakKanpainan produzidutako txakolinaren % 80 Bizkaian kontsumiduko da. Ganerakoa Madrilera eta Bartzelonara joango da, eta 40.000 botila inguru nazinoarteko merkatuetara bialduko dira (AEBetara, Norvegiara eta Alemaniara).
Arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldia Markina-Xemeinen
2008-01-28 17:39 Jan edanakLeartiker Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Teknologiako sailak arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dau urtarrilaren 29rako. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzinoagaz preparautako jardunaldi hau Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko enpresa-aretoan egingo da.
'Euskaraz bai zikloa hasi gura dogu'
2008-01-28 11:49 Euskerea berbagaiKontseiluak 10 urteotan Euskal Herriko hainbat txokotara heltzea lortu dau. Gaur egun 121 herritan egiten dau lan, Uztaritze, Tafalla, Donostia, Amurrio eta Basauri, besteak beste.
Suitzako film batek irabazi dau Zinegoak jaialdiko sari nagusia
2008-01-28 11:04 BarriakComme des voleurs Lionel Baier zinemagilearen filma saritu dabe. Pelikulea 'emozinoz beterikoa da eta mutil homosexual baten nortasuna zelan garatzen dan' erakusten dau, epaimahaiaren esanetan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...