BAD Jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten
2008-10-22 12:10 kulturbizBAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia hamargarren edizinora ailegauko da aurten, urriaren 17tik zemendiaren 2ra bitartean eskainiko dauen jarduera-sorta zabalari esker. Jaialdia abangoardiako arte eszenikoen profesionalen topagune eta erreferentzia bihurtu da.
BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia hamargarren edizinora ailegauko da aurten, urriaren 17tik zemendiaren 2ra bitartean eskainiko dauen jarduera-sorta zabalari esker. Jaialdia abangoardiako arte eszenikoen profesionalen topagune eta erreferentzia bihurtu da.
Jaialdiaren X. edizino honetako programazinoaren barruan, 22 antzerki-taldek 30 ikuskizun baino gehiago taularatuko ditue han-hemen. Ohitureari jarraituz, BADegaz batera, mueta askotako ikuskizunak aurkeztuko dira. Holan, La Merced ikastetxeko eszenatokian, hiru euskal talderen azken antzezlanen estreinaldia egingo da: Gaitzerdiren 'Paisaje con argonautas', Gabriel Ocinaren 'El lobo y el alma' eta Aborigine Producciones taldearen (Peru C. Saban eta Marisa Lafuenteren ekimena) lehenengo lana, 'El desbordamiento' izenburukoa. Horregaz batera, beste hiru antzezlan lehenengoz ikusi ahal izango dira: Louis Brouillard Konpainiaren 'Le petit chaperon rouge', Legaléon+L’Alakran-en 'Kaïros' eta Herman Diephuis Konpainiaren 'Dalila et Samson, par example'. Beste zortzi antzezlan be lehenengoz ikusi ahal izango dira euskal eszenatokietan.
Jantza eta antzerki erakustaldia izateaz gain, BAD abangoardiako arte eszenikoen arloko artista, produktore, sustatzaile eta programatzaileak alkartzeko ekimen garrantzitsua da, alkarren arteko gogoetea eta eztabaidea bultzatzeko. Topaketak, berbaldiak, mahainguruak, ikastaroak, tailerrak eta aurkezpenak dira programako osogaietako batzuk, hainbat antzezle, egile eta ikertzaileren partaidetzeari esker, berbarako, Ander Lipus eta Kepa Ibarra (Euskadi), Toni Cots (Katalunia), Oscar Cornago (Madril), Philippe Macasdar (Suitza) edo Claudia Müller (Brasil). Aurreikusitako jardueren artean, Jaime Conde-Salazar kritikariak eta Idoia Zabaleta koreografoak jantza garaikideaz eskainiko daben berbaldi performance-a azpimarratu behar da, bere originaltasunagaitik.
Eszenatokiak
Jaialdiko eszenatokiei jagokenez, La Merced ikastetxea, Bilborock, La Fundición, Arriaga, BilbaoEszena eta San Frantziskoko Udaltegiari, agertoki barriak ganeratuko jakez aurten, Hika Ateneoa, Anti-Liburudendea, Kafe Antzokia eta Guggenheim Museoa berbarako. Arriaga plazan, hamar edizinoetako kartelak batzen dituan neurri handiko irudi-erakusketea antolatuko da eta zenbait etxebizitza partikular batzuetan jantza-ikuskizunak eskainiko dira.
Ohiko ikuskizunez gan, formatu txikiko ikuskizunak eskainiko dituan Itineris Apur BAD ekimena Zorrotzaurre auzoan egingo da. Bestalde, edizino honetako beste barrikuntza bat da “Ménage à...” deritxan proiektua, mundu honegaz zerikusia daben proposamen barriei laguntzeko asmoz.
Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, eta aurreko edizinoetako datuak kontuan izanda, ekimenak 8.000 ikusle baino gehiago izango ditu.
Informazino gehiago: http://www.badbilbao.com webgunean.
Sarrerak erosteko: 902 264 902 telefonora deitu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!