Jaurlaritzeak 210.000 euro bideratu ditu liburugintzearen sustapenerako eta kanpo zabalpenerako

Bizkaie! 2008-10-22 11:49

Liburugintzearen arloa sustatzea helburu daben laguntza horreen barruan, Kultura Sailak 134.048 euro emongo deutsoz Euskadiko Editoreen Elkarteari 'Euskadiko edizinoa' eta 'Euskerazko edizinoa' izeneko ikerketak egiteko eta alkartearen barruko eta kanpoko komunikazinoa hobetzeko. Horregaz batera, beste 65.952 eurogaz lagunduko deutso Frankfurteko liburu azokan, Bartzelonako Liber ferian, Madrileko Liburu Azokan eta Guadalajara-Mexikoko liburu azokan parte hartzeko.

Kultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskal editoreen eta liburugintzearen sustapenerako eta kanpo zabalpenerako 210.000 eurogaz hornidutako diru-laguntzino kopuru bi onartu ditu.

Liburugintzearen arloa sustatzea helburu daben laguntza horreen barruan, Kultura Sailak 134.048 euro emongo deutsoz Euskadiko Editoreen Elkarteari 'Euskadiko edizinoa' eta 'Euskerazko edizinoa' izeneko ikerketak egiteko eta alkartearen barruko eta kanpoko komunikazinoa hobetzeko. Horregaz batera, beste 65.952 eurogaz lagunduko deutso Frankfurteko liburu azokan, Bartzelonako Liber ferian, Madrileko Liburu Azokan eta Guadalajara-Mexikoko liburu azokan parte hartzeko.

Kultura Sailak industria kulturalak eta horren barruan liburugintzea garatzeko egitasmoak martxan jarri ditu, tartean alorren garapena eta euskal produktoreen kanpo zabalpena bideratzea helburu daben egitasmoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu