Tomatearen likopenoa
2007-04-10 02:00 Jan edanakDieta mediterraneoan oinarrizkoa dan osogaia, tomatea, Mexikotik ekarri eben XVI. mendean, baina 200 urte baino gehiago pasau ziran Frantzia, Alemania eta iparraldeko Europa guztian onartu aurretik.
Eibarko Armeria Eskolako bi ikasle mekatronika alorreko Alemaniako ‘Skills Germany’ lehiaketan
2007-04-10 02:00 Euskaldunak munduanJoan dan zemendian Lanbide Heziketako III. Erakustaldiaren barruan Mekatronikako I. Euskal Trebaldia irabazi eben Eibarko Armeria Eskolako bi ikasle, Mikel Pizarro eta Alex Etxeberria, Hannover-en (Alemania) izango dira apirilaren 16tik 20ra bitartean, ‘Skills Germany’ leihaketan parte hartzen.
Guggenheim Bilbao Museoan 22.783 bisita izan dira Aste Santuan
2007-04-10 02:00Aurreko urteagaz konparauta, bisita kopuruak behera egin dau, igaz 24.047 izan ziran eta. Museoko arduradunek esan dabe beherakadearen arrazoia 2006ko Errusiaren ganeko erakusketearen arrakasta itzela izan daitekela.
100 kirol automobil klasikok parte hartuko dabe Rallyestoneren 2. edizinoan
2007-04-10 02:00100 automobil inguruk parte hartuko dabe Bizkaia, Araba, Burgos eta Kantabria probintziak zeharkatuko dituan jazoera honetan. Probak hiru egun iraungo ditu. Etapa barri honetan, parte-hartzaileek ia 1000 km. egin beharko ditue.
Fernando Arrabalek jasoko dau arte eszenikoen Max Sarien X. edizinoko Ohorezko Saria
2007-04-04 02:00 sariak-autortzakArte eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau hamargarren edizinoko Ohorezko Saria Fernando Arrabali emotea, Espainiako antzerkiari eginiko ekarpenagaitik. Fernando Arrabalek SGAEk ezarritako sari hau apirilaren 16an jasoko dau Bilboko Euskalduna Jauregian, lehian dagozan 23 mailetako irabazleak ezagutarazoko dituan ekitaldian.
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da Pazko astelehenean
2007-04-04 02:00Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren apirilaren 9an, Pazko Astelehena, urtero egunotan izaten dan bisitari kopuru handia dala eta, pinakoteka bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.
Kirmen Uriberen liburuaren aurkezpena New Yorken
2007-04-04 02:00 Euskaldunak munduanNew Yorkeko zortzigarren etorbidean aurkeztuko da apirilaren 9an Kirmen Uribe idazlearen ‘Bitartean heldu eskutik’ poema-liburuaren ingelesezko itzulpena. Manhattaneko ‘Teachers & Writers Collavorative’ alkartearen egoitzan egingo da aurkezpena.
Oilar bat daroat bidaide
2007-04-04 02:00 BidaideSekula ez neban pentsauko oilar bategaz bidaia egitea hain dibertigarria izango zanik. Kontua da ze nire eskuko telefonoan mezu bat jasoten dodan bakotxean oilar bat hasten dala kantuan, ozen eta kalidade handiagaz. Zorakeria emoten dau baina ezusteko askoren eta egoera komiko gogoangarrien sorburua izan da.
Gorka Arrese: ‘informazinorako, azterketarako eta gogoetarako da Bazka’
2007-04-04 02:00 Barriketan 1999 eta 2000ko papelezko Bazka-ren ondoren, Sareko edizinoraBazka aldizkariko zuzendariaNazinoarteko Azoken Batasunaren Udako Mintegia egingo da Barakaldoko BECen, bagilaren 18tik 29ra
2007-04-03 02:00Nazinoarteko Azoken Batasunaren Udako Mintegia egingo da bagilaren 18tik 29ra bitartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan. Jarduera hau urtero antolatzen da 2002tik, eta igaz Helsinkin egin zan.
Barandiaran Museoak 2008ko udabarrian zabalduko ditu ateak
2007-04-03 02:00Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ataungo Udalak Barandiaran Museoa eregiteko helburua dauen lankidetza akordioa izenpetu dabe. Museoaren asmo nagusia Jose Miguel Barandiaran, hizkuntzalari, etnografo, antropologo eta abadeak itxitako lana gorde, babestu eta gizarteratzea litzateke.
Gernikako alkateak holokausto naziaren biktimak omendu ditu, oswiecimera (auschwitz) egindako bisitan
2007-04-03 02:00 Euskaldunak munduanMiguel Angel Aranaz Gernika-Lumoko alkateak omenaldi hunkigarria egin eutsen Holokausto naziaren biktimei, Oswiecim-Auschwitzeko (Polonia) kontzentrazino esparruetara apirilaren 1ean egindako bisitan.
Korrika 15: euskerearen uholdea
2007-04-03 02:00 Euskerea berbagaiEdizino honetan zeozer argi geratu bada, AEK-k luzatutako mezuagaz bat etorritako eretxi orokorra izan da. Lekuko barruko mezu ezkutu eta magikoak inoan legez: ‘Euskaldunak gara, ez Euskal herrian bizi garalako, euskeraz bizi garalako baino’ eta borondate indibiduala eta borondate kolektiboa. Borondate politikoa eta borondate soziala beharrezkoak dira.
Koldo Izagirrek eta Jon Alonsok 2007ko Kritikearen Saria jaso dabe
2007-04-02 02:00 sariak-autortzakSarien 50. edizinoan, Koldo Izagirrek euskerazko saria irabazi dau, poesia alorrean, ‘Rimmel’ poema bildumeari esker. Narratiban, barriz, Jon Alonsoren ‘Erretzaileen eremua’ entsegua izan da irabazlea.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia
2007-04-02 02:00 BertsolaritzeaDatozen lau urteetarako egitasmoak onartu ditu orain Bertsozalek: orain arteko ibilbidea berretsi eta bide beretik jarraitzeko asmo sendoa gailendu da, bertsolaritzearen proiektua bertsolarien sormenean, bertso eskoletan ardaztutako transmisinoan eta ikerkuntza jarraituan oinarrituz.
'Princess' film daniarrak irabazi dau Anima Basauri
2007-04-02 02:00 Barriak‘Princess’ Anders Morgenthaler zuzendari daniarraren pelikulea izan da Anima Basauri jaialdiaren 3. edizinoko irabazle nagusia, martiaren 23an hasi eta pasa dan barikuan amaitu zan zinemaldian lehen saria eskuratu dau eta.
Tarantino eta Rodriguezen ‘Grindhouse’ bitan banatuta estreinauko da Euskal Herrian
2007-04-02 02:00 BarriakQuentin Tarantino eta Robert Rodriguez zinemagileek osoturiko bikoteak eginiko ‘Grindhouse’ filma banaturiko bi pelikula bezela estreinauko da Euskal Herriko zinema-aretoetan.
Des-Kontrol talde arrasatearrak zazpi kontzertuko bira bat egingo dau AEBtan
2007-03-30 02:00 MusikeaDes-Kontrol street-punk talde arrasatearra AEBtara itzuliko da, 2005eko esperientziaren ondoren, eta zazpi kontzertuko bira bat egingo dau apirileko lehen astean, Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez.
Guggenheimen lagun izatearen onurak
2007-03-30 02:00Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, kategoria guztietako Museoaren Lagunei zuzendutako programa bat jarri da martxan. Programearen helburu nagusia arte garaikidea Museoaren Lagunengana hurreratzea da eta, aldi berean, bildumagintzea bultzatzea.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa