'Olatu bat kuartelen gainetik' Xabier Amurizaren trilogian, hirugarrena
2009-11-27 14:39 Kulturea'Olatu bat kuartelen gainetik' izeneko liburua 'Joan ziren' zikloko aurreko bien, 'Dinosauroak horizontean' eta 'Orain ezin naiz hil' izenekoen jarraipena da. Hirugarren liburu hau be lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da.
'Olatu bat kuartelen gainetik' izeneko liburua 'Joan ziren' zikloko aurreko bien, 'Dinosauroak horizontean' eta 'Orain ezin naiz hil' izenekoen jarraipena da. Hirugarren liburu hau be lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez zelan ez zergatik munduan bakarrik gelditu zan edo abandonau eben ez jakiteak ez dau protagonistea biziraun beharretik libretan. Premina horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera daroa. Lekeition, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkadea aurkitzen dau, diktadurearen erraietan. Euskal Herriari jagokonez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonisteak gogoratzen dauen arorik esplosiboenak izan ziran. Kontuak kontu, bolada horri buruzkoak bi liburutan azalduko ditu Amurizak; gaur aurkeztutako lehenengo honetan subjektua 'ni' da, eta hurrengo liburuan, barriz, 'gu'.
Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugariek, garai haren islapenaz gan, eraikuntza literario bat osotzeko gai agortezina dakarre. Adimen eta oroimen hutsean gelditu dan biziraule bakarrak (beste guztiak ‘joan ziren’), jazoera egiazkoen eta asmautakoen gainean, pizkunde edo ‘olatu’ politiko eta moral handi baten sorrerea eta hazkundea barritzen ditu.
'Olatu bat kuartelen gainetik' liburua non eskuratu?
- Interneten: www.lanku.com helbidean.
- Durangoko azokan
- Abenduaren 13an, BEC-en egingo dan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, Lankuren postuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!