'Wagah', alemaniar dokumentalak irabazi dau ZINEBI 51ko Sari Nagusia

Bizkaie! 2009-11-30 11:02

Euskal zinemari jagokonez, Oriana Alcaineren eta Alejandra Marquezen '5 recuerdos' filma birritan izan da saritua. Batetik, Euskal Zinemaren Sari Nagusia jaso dau eta, bestetik, SGAE eta Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkartearen Sari Nagusia.

Zinebi'09, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldian, 'Wagah' dokumental alemaniarrak eroan dau Sari Nagusia.

Publikoaren Sari Nagusia, barriz, François Alauxek, Hervé de Crécyk eta Ludovic Houplainek zuzendutako 'Logorama' frantsez filmeari emon deutso epaimahaiak. Lan honek Animazinoaren Urrezko Saria be jaso dau.

Euskal zinemari jagokonez, Oriana Alcaineren eta Alejandra Marquezen '5 recuerdos' filma birritan izan da saritua. Batetik, Euskal Zinemaren Sari Nagusia jaso dau eta, bestetik, SGAE eta Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkartearen Sari Nagusia.

Peggy Ahwesh, Zuzendari estadubatuarra, Antje Ehmann, historiagilea, Loreta de Stasio, italiar irakaslea; Darío Urzay, euskal margolaria eta Carlos Serrano, zinemagile espainiarra izan dira edizino honetako epaimahaikideak eta irabazleen izenak ezagutzera emoteko ardurea izan dabenak.

Zapatu gaueko zarratze ekitaldiko sari banaketan, Jeanne Moreau aktore frantzesari emon eutsien Ohorezko Mikeldi saria, bere ibilbide profesionala eta zinema garaikideari egin deutson ekarpena autortuz. Louis Malle, François Truffaut, Orson Welles edo Luis Buñuel zuzendarien museak, karrera luze eta biziaren ondoren, Buñuel, Antonioni, Truffaut, Malle edo Fassbinder lakoakaz behar eginez, oraindino be indar handiz jarraitzen dau beharrean 80 urtetik gorako emakumeak.


Zinebi 51. Ganerako irabazleak

- 'Johannes', Espainiako Film Onena. Herria: Espainia. Zuzendaria: Graciela de Torres Olson.
- 'Logorama', Animazinoko Urrezko Mikeldi Saria. Herria: Frantzia. Zuzendaria: François Alaux / Hervé de Crécy / Ludovic Houplain.
- 'Golpe de espejo', Animazinoko Zilarrezko Mikeldi Saria. Herria: Txile. Zuzendaria: Claudio Díaz Valdés
- 'Nueve y cinco', Dokumentaletako Urrezko Mikeldi Saria. Herria: Argentina. Zuzendaria: Darío Schvarzstein.
- 'The title was shot', Dokumentaletako Zilarrezko Mikeldi Saria. Herria: AEB. Zuzendaria: Vivian Ostrovsky
- 'Tulum', Fikzinoko Urrezko Mikeldi Saria. Herria: Kroazia. Zuzendaria: Dalibor Matanic.
- 'Autopilot', Fikzinoko Zilarrezko Mikeldi Saria. Herria: AEB. Zuzendaria: J.B. Herndon.
- 'Variaciok'. Filzinoko Filmari Aitamen Berezia. Herria: Hungaria. Zuzendaria: Krisztina Esztergályos.
- 'Marina, la esposa del pescador', Zilarrezko Karabela. Herria: Kolonbia. Zuzendaria: Carlos Hernández
- 'Logorama', Publikoaren Saria. Herria: Frantzia. Zuzendaria: François Alaux / Hervé de Crécy / Ludovic Houplain
- '5 recuerdos' (Herria: Euskadi. Zuzendaria: Oriana Alcaine / Alejandra Márquez) + 'Ahate pasa' (Herria: Euskadi. Zuzendaria: Koldo Almandoz), SGAE eta Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkartearen Sari Nagusia.
- 'La pelotas', Cine Club FAS Saria. Herria: Suitza. Zuzendaria: Chris Niemeyer
- 'La sesion de maquillaje', Unicef Saria. Herria: Espainia. Zuzendaria: Covadonga J. Icaza

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu