Badihardugu alkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak alkarlanean garatuko dabe 'Euskal Herriko Ahotsak' proiektua

Bizkaie! 2009-11-27 12:08   Euskerea berbagai

'Euskal Herriko Ahotsak' (www.ahotsak.com) proiektuaren helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak batu eta zabaltzea da, hau da, euskal herrietako edadeko jentea alkarrizketatuz, euren euskerea eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.

Badihardugu Euskara Alkarteak eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailak hitzarmen bat sinatu barri dabe 'Euskal Herriko Ahotsak' proiektuan alkarregaz behar egiteko eta herriko berbakerea jasoteko.

Prentsaurreko ekitaldian izan dira Badihardugu Euskara Alkarteko ordezkari Asier Sarasua, Gernika-Lumoko Udaleko Euskera zinegotzi Idoia Fernandez eta proiektuan parte hartzeko prest agertu diran herriko bi jubilatu.

Badihardugu alkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak hiru urterako hitzarmena sinatu dabe, 2012ko abendura arte, hain zuzen be. Akordioaren arabera, Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Zerbitzuak 21.600 eurogaz lagunduko dau proiektua.

'Euskal Herriko Ahotsak' (www.ahotsak.com) proiektuaren helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak batu eta zabaltzea da, hau da, euskal herrietako edadeko jentea alkarrizketatuz, euren euskerea eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu