'Apelliduak abizendu' kanpainea abiarazoko dabe Gernika-Lumon

Bizkaie! 2009-11-30 17:42   Euskerea berbagai

Abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Euskera Zerbitzuak informazino-mahaiak iminiko ditu kalean eguenean bertan, abizenak zelan euskaldundu azalduko jake herritarrei. 'Oso erraza da, eta horretan lagundu gura dau Euskera Zerbitzuak, bakotxak bere izen-abizenak irakurteko dokumentu eta agirietan, identifikauta sentitzeko eran', azaldu dabe.

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak 'Apelliduak abizendu' izeneko kanpainea jarri dau martxan, gura daben herritarrek euren izen-abizenak euskal grafiaz idazteko, Udal gernikarreko iturriek gaur jakinarazo dabenez.

Kanpainea martxan jarteko, udalerriko aholkularitza guztiakaz batzartu da Euskera Zerbitzua. Horrela, bost euroren truke, idazkera aldatzen lagunduko deutse gura dauenari.

Abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Euskera Zerbitzuak informazino-mahaiak iminiko ditu kalean eguenean bertan, abizenak zelan euskaldundu azalduko jake herritarrei. 'Oso erraza da, eta horretan lagundu gura dau Euskera Zerbitzuak, bakotxak bere izen-abizenak irakurteko dokumentu eta agirietan, identifikauta sentitzeko eran', azaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu