Zarama Zuzen!, talde santurtziarraren berpizkundea

Bizkaie! 2009-11-26 14:32   Musikea

'Zarama Zuzen!' CD-DVDa aurkeztu dabe gaur Bilbon Joseba eta Roberto taldekideek. Taldearen ikur diran kantuetako asko jaso ditue (Kostako bidea, Bostak bat, Dena ongi dabil, Gasteizko gaua...) eta hiru bertsino, horreetako bat Eskorbutoren 'Eskizofrenia', hain zuzen be.

'Zarama Zuzen!' CD-DVDa aurkeztu dabe gaur Bilbon Joseba eta Roberto taldekideek. Taldearen ikur diran kantuetako asko jaso ditue (Kostako bidea, Bostak bat, Dena ongi dabil, Gasteizko gaua...) eta hiru bertsino, horreetako bat Eskorbutoren 'Eskizofrenia', hain zuzen be.

Roberto Moso taldeko abeslariak esan dauenez, 'ezelako nostalgiarik barik rock & roll diskoa da gaur plazaratzen doguna, birziklapen lana izan da eta sano gustora gagoz emoitzeagaz'.

Soinua eta irudiak jasoten dituan lana da; soinua 'Zarama Birziklatuaren Bira'-ko (Orain arte 15 bat zuzeneko izan dira) kontzertu batzuetan jasotakoa eta irudiak, barriz, Bilboko Aste Nagusian emondako kontzertuan grabautakoak. Sano pozik azaldu dira taldekideak emoitzeagaz, erraztasun handiak izan dituela ohartarazo dabe, Tontxu Tabaresen gidaritzapean, Santurtziko S.T.S. estudioetan grabetea plazer handia izan dala eta, era berean, bideo kontuetan Fernando Lopetegigaz eta diseinu grafikoan Gabriel Vecinogaz lan egitea be zoragarria izan dala.

1977 eta 1994 bitartean, euskal musikagintzan talde entzutetsua, zazpi disko plazaratu eta makinatxu bat kontzertu emon ostean, Zarama taldeak agur esan euskun taldearen jaioterrian bertan eskainitako zuzenekoagaz. Hamabost urte geroago, barriz, taldea alkartu eta 'Zarama Birziklatuaren Bira'-n bete-betean dabiz eta hurrengo hitzordua abenduaren 26an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Hortik aurrera zer? 'Datorrena datorrela' adierazo dau Roberto Mosok. Edozelan be, oraindino ezer aurreratzeko moduan egon ez arren, pare bat aukera aztertzen dagozala onartu dau; alde batetik, Zarama taldeak kantu barri propioak sortu eta aurrera egitea eta, bestetik, bertsinoakaz osotutako disko bat ataratea; disko horretan, euskal musikagintzan ibilbide laburreko talde batzuen kantu 'handien' bertsinoak sartuko litzatekez.

Zaramaren txokoa

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu