UPV/EHUk omenaldia egingo deutso Bilbon Jacinto Iturberi, Euskerako lehenengo erretoreordeari

Bizkaie! 2009-11-27 11:07   Euskerea berbagai

Ekaia aldizkariaren hogeigarren urteurrenagaz bat eginik, omenaldia egingo jako UPV/EHUko Euskarako lehenengo erretoreorde eta Zientzia Esperimentalen sustatzaile nagusietako bat izan zan Jacinto Iturberi (Bilbo, 1951).

Ekaia aldizkariaren hogeigarren urteurrenagaz bat eginik, gaur, zemendiak 27, 18:30ean, Bizkaiko Esperientzia Geletan (Espainiako Bankua, 2), omenaldia egingo jako UPV/EHUko Euskarako lehenengo erretoreorde eta Zientzia Esperimentalen sustatzaile nagusietako bat izan zan Jacinto Iturberi (Bilbo, 1951).

Omenaldian ondorengoek parte hartuko dabe: Jon Irazusta, Euskera eta Eleaniztasuneko erretoreordea, Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUko erretore ohia, Josu Jugo, EKAIA aldizkariaren erredakzinoko zuzendaria, Fernando Plazaola, Ekaiaren Erredakzino Kontseiluko kidea eta Jacinto Iturbe, Euskerako lehenengo erretoreordea.

Jacinto Iturbe Kimikan lizentziau zan 1973an, orduko Bilboko Unibersidade Autonomoan, egungo UPV/EHUko iturria. Iturbe aitzindarietako bat izan zan 1974an lizentziatura memoria euskeraz aurkezten.

Ordutik, unibersidade arloan euskerea eta zientzia zabaltzen jardun dau. Bertan ekin eutson bere ibilbide profesionalari, irakasle moduan, AEBetan gauzatutako hainbat ikerketa lani esker, 1982an doktorego tesia aurkeztu eban orduantxe sortu barria zen UPV/EHUn.

1986an, Emilio Barberaren erretoretzapean, Euskerako Erretoreordetzea sortu zan eta Iturbe aukeratu eben erretoreorde lau urterako.

Jacinto Iturbe bere ibilbide profesional osoan kimikearen eta euskerearen arloetan egindako lan handiagaitik nabarmendu da. Zenbait liburu argitaratu ditu eta alkarrizketa eta artikulu ugaritan be parte hartu dau.

Elantxoben (2006-05-26) egindako Osoko Bilkuran, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban.

Horrezaz gan, Iturbe jn.a Ekaia aldizkariaren sustatzaile nagusia izan zan. Aldizkaria aitzindaria izan zan eduki zientifikoak euskeraz argitaratzen. Orain, hogeigarren urteurrena beteko dau 22. zenbakiaren aurkezpenagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu