Durangoko Azokea etxeko txikientzat
2009-11-26 16:38 KultureaKontuak kontu, 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, ume eta gaztetxuek eurentzat beren-beregi diseinautako gunea izango dabe: Haur Literatur Aretoa. Berbaro alkarteak antolatu eta Gerediagaren laguntzinoa dakarren ekimen honen helburu nagusia 2-12 urte bitarteko umeak euskerazko literatura eta musikara hurreratzea da.
Gaur goizean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Haur Literatur Aretoan eskainiko diran ikuskizunak, tailerrak, eta beste aukera guztiak aurkeztu ditue. Prentsaurrekoan, Berbarako alkarteko Lehior Elorriaga eta Gerediagako Jon Irazabalek parte hartu dabe. Ostean Zurrumurru antzerki taldekoek 'Pantxika eta Txinparta, ederra txalaparta' ikuskizun txikia eskaini dabe.
Kontuak kontu, 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, ume eta gaztetxuek eurentzat beren-beregi diseinautako gunea izango dabe: Haur Literatur Aretoa. Berbaro alkarteak antolatu eta Gerediagaren laguntzinoa dakarren ekimen honen helburu nagusia 2-12 urte bitarteko umeak euskerazko literatura eta musikara hurreratzea da. Azokako eraikinaren albo batean kokatuta egongo da Haur Literatura Aretoa, ondoan dagoan berdegunean. Ilusinoz eta ametsez osotutako lau eguneko egitaraua atondu dabe. Haur eta gaztetxuek 10:30etatik 20:00etara tailerrak, eskulanak, irakurketak, bideo emonaldiak, antzezpenak eta beste hainbat ekintza prest izango ditue abenduaren 5etik 8ra. Ipuinkontalariak, pailazoak, musika eta liburuen laguntzinoagaz irudimenari ateak zabaldu eta mila esperientzia biziteko aukerea izango dabe etxeko txikienak.
Durangoko 44. Euskal Liburu eta Disko Azokea. Egitaraua
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!