Aurtengo 'Giza Art' erakusketeak Hibai Agorria argazkilari profesionalaren 20 irudi erakutsiko ditu

Bizkaie! 2009-11-30 14:00   Kulturea

'Emakumeek ekonomiari egindako ekarpena' izenburupean, Agorriaren helburuak bizkaitar guztiak emigrazinoaren fenomenoaz ohartarazotea eta emakumezko etorkinen lan esparruan egindako ekarpena goraipatzea dira. Mungia izango da erakusketa ibiltariaren lehenengo etapea eta, gero, Zallara, Abanto-Zierbenara, Sestaora, Leioara eta Gernika-Lumora ailegauko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Giza Art argazki-erakusketea jarriko dau bihar, abenduak 1, martxan eta, datorren urteko martiaren 30era bitartean, sei herritan zehar erakutsiko dira artelanak. Mungia izango da erakusketa ibiltariaren lehenengo etapea eta, gero, Zallara, Abanto-Zierbenara, Sestaora, Leioara eta Gernika-Lumora ailegauko da.

Erakusketeak Hibai Agorria argazkilari profesionalaren 20 irudi jasoten ditu eta bere helburua da bizkaitar guztiak emigrazinoaren fenomenoaz ohartarazotea. Horrezaz ganera, 'Emakumeek ekonomiari egindako ekarpena' titulua dauen erakusketak honek emakumezko etorkinen lan-eremuak nabarmendu gura ditu, zaintza-lanez eta etxekolanez gan beste eremu batzuetan be lan egiten dabela aldarrikatzeko. Erakusketak atal bi ditu: produkzinoarena eta erreprodukzinoarena.

Proiektu hau Mujeres en la Diversidad alkartearen ideia izan da eta, igaz, emakumeek eurek atara zituen euren argazkiak; oraingoan, Hibai Agorria argazkilari profesionalaren eskua euki gura izan dabe lanerako. Autore horrek hasiera-hasieratik parte hartu eban inguru egokienak diseinau eta zaintzen, emakumeek gizarteari egiten deutsen ekarpena adierazoteko.

Inaugurazinoa

Abenduak 1, martitzena, Mungiako Torrebilleta kultura-etxean; Beko kale, 5. 2009ko abenduaren 1etik 15era arte.

Erakusketeak egingo dauen ibilbidea:

  • Zalla: abenduaren 15etik 30era.
  • Abanto-Zierbena: 2010eko zezeilaren 1etik 12ra.
  • Sestao: 2010eko otsailaren 15etik martiaren 1era.
  • Leioa: 2010eko martiaren 4tik 13ra.
  • Gernika-Lumo: 2010eko martiaren 16etik 30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu