Klara Astondoa: ‘Korrikeak kolore danetako eragileak batzen ditu'
2007-03-21 01:00 BarriketanKorrikearen koordinatzailea
OST bermeotarrak barriro ekinean
2007-03-21 01:00 MusikeaLaukoteak doinu indartsuak batu eta, luzaroan lanik atara barik egon ostean, barriro be martxeari ekitea erabagi dau 'Osinate' diskoagaz.
Berrizko Udalak udal informazinoa euskera hutsean jaso gura daben herritarren datuak batuko ditu
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagaiHerritarren datuak batuko dituan programa informatikoa martxan dago honezkero. Hasieran, gehien erabilten diran udal agiriak jasoko ditue euskera hutsean eta elebidun eta, apurka-apurka, danak, beti be eskaera muetearen arabera.
Zigor Enbeita nagusi Zigoitian
2007-03-20 01:00 Bertsolaritzea Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre izan ziran bigarren eta hirugarren, puntuetan bardindutaZigor Enbeitak irabazi eban pasa dan domekan Zigoitian izandako Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian. Saio erregularra eta ia akatsik bakoa osotu eban bertsolari izarrarrak eta bost punturen aldea atara eutsen Iñaki Viñaspre eta Manex Agirreri.
Bernardo Atxaga: ‘hizkuntzeari, erabilereak emoten deutso baliorik handiena’
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagai‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ berbaldiaren tituluari jarraituta, antzar baten hegaldiaren ikuspegia, Andoainetik Asteasura, jarraitu eban Atxagak astegoienean Asteasun egindako Euskaltzaindiaren sarrera-berbaldian.
Euskerazko lekuan lekuko bost telebistek akordioa sinatu dabe Hamaika taldeagaz
2007-03-20 01:00Goiena Telebista, Tolosaldeko Komunikabideak, Urola Kostako Komunikabideak, Goierri Ikuskari eta Oizmendi Telebista dira hitzarmena sinatu daben telebistak.
Opentrad-ek 'Consumer' aldizkariaren eta EiTB24-ren corpusak erabiliko ditu itzulpen automatikoa hobetzeko
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagaiEstadu espainiarreko hizkuntza ofizialen artean (gaztelania, katalana, galegoa eta euskerea) kode edegiko itzulpen automatikorako sistema bat aurkeztu eban joan dan urtean Opentrad partzuergoak (www.opentrad.org), eta orain, barriz, Eroski Fundazinoagaz eta EiTBnet-egaz alkarlana iragarri dau, sistemea hobetzeko ahaleginean.
Paulina Rubio Barakaldon
2007-03-19 01:00 Musikea Kantari mexikarra apirilaren 20an izango da BECenMartiaren 20an, BECeko Bizkaia Arenan izango da kantari mexikarra. Antolatzaileen esanetan, kontzertu egunerako mediku bat, auto blindatu bat, jateko begetarianoa eta Mexikoko marka ezagun baten tekilea eskatu ditu.
Euskaltzaindiak eta Elhuyar Fundazinoak euskerearen normalizazinoan alkarlanean ekiteko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-19 01:00 Euskerea berbagaiHitzarmena Elhuyar Fundazinoaren egoitzan sinatu dabe, Usurbilen, erakunde bietako ordezkariek: Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioko presidenteak.
‘Max Beckmann: akuarelak eta pastelak’ eta ‘Errusia!’ erakusketek arrakastea izan eben igaz
2007-03-19 01:00 KultureaNazinoarte mailan bisita gehien jaso dabezan erakusketak nabarmentzen dituan 'The Art Newspaper' aldizkari britainiarrak urtero argitaratzen dauen zerrendean jaso ditu Guggenheim Bilbao Museoak 2006an aurkeztutako erakusketak.
Ardao-dastaketak txoko eta alkarte gastronomikoetan
2007-03-19 01:00 Jan edanakEusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila Euskadiko ardaoen dastatzeak sustatzeko programea jarri dau martxan txoko edo alkarte gastronomikoetako bazkideen artean, txakolina eta Arabar Errioxako ardaoa adituen artean ezagutarazoteko helburuagaz.
Segundoan 680.000 miloe eragiketa matematiko egiten dituan ordenagailua erosi dau EHUk
2007-03-19 01:00Erosketearen helburua unibersidadeko ikertzaileek nazinoarte mailan puntako ikerketa proiektuak egiteko lehen mailako tresna bat eukitea da.
Raneron Korrikako testiguaren itxurako mendi-postontzia jarriko dau Karrantza Harana Mendi Taldeak
2007-03-16 01:00Korrika 15 Karrantzan hasten dala-eta, bere oroimenez egindako ekimena da. Karrantza Harana Mendi Taldeak bere lehen mendi-postontzia jarriko dau datorren domekan, martiak 18, Ranero Hatxean. Mendi-postontzi berezia izango da, kanpotik ikusita Korrikako testiguaren antzekoa izango baita. Mendi taldeari Korrikari laguntzeko otu jako ekimena.
‘Ping-pong show’
2007-03-16 01:00 BidaideEz dakit mahai-tenisa joku olinpikoetako kirola bada ala ez baina burutik pasau be ez jat egiten Pekineko Joko Olinpikoetan emakumeak biluzik agertuko diranik aluagaz ping-pong-eko pelotak botaten.
Mahats zuriaren eta baltzaren arteko desbardintasun genetikoak topau ditue
2007-03-16 01:00 Jan edanakAurkikuntzeari esker, mahats bariedade barriak lortu ahal izango dira eta, beraz, ardao barriak. Ganera, kolore gehiago edo gitxiagoko ardaoak lor daitekez eta, gura izan ezkero, beste kolore batzutakoak be bai.
Bernardo Atxaga euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau astegoienean
2007-03-16 01:00 Euskerea berbagaiAsteasun egingo dau berbaldia ‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ izenburupean, zapatuan, martiak 17, goizeko 11:30ean.
EHUk tona erdi CD eta DVD birziklatu ditu urte batean
2007-03-15 01:00Euskal Herriko Unibersidadea CD eta DVDak birziklatzeko zerbitzuari (Cederikar programeari) batu jakon lehenengo erakundeetako bat izan da eta urte batean tona erdi bat CD eta DVD birziklatzea lortu dau, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Busturialdea eta Ipar Uribe aurrez aurre Plateruenan
2007-03-15 01:00 BertsolaritzeaHonezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle.
Bilboko olerkariaren Pariseko egonaldia aztertuko dau Blas de Otero egunaren VIII. edizinoak
2007-03-15 01:00 jardunaldiakBlas de Oteroren eguna Bilboko Udalak uriko hiru idazle unibersalenen (Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti eta Blas de Otero) memorian ezarri dituan ekitaldien barruan kokatzen da eta hiru jardunaldiok euren jaiotze egunetan ospatzen dira.
Bermeon, biztanleen % 60k euskerea darabil kalean
2007-03-15 01:00 Euskerea berbagaiAdinari jagokonez, edadeko bermeotarrek erabilten dabe gehien euskerea, % 80 inguruk; umeak dira bigarren, ia % 70ek erabilten dabelako; ostean, helduak: bitik batek egiten dau euskeraz kalean; eta, azkenik, gazteak dagoz, gitxien erabilten dabenak, % 36ko portzentajeagaz.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa