Euskal diasporea omendu dau Junkerak 'Kalea' diskoan

Bizkaie! 2009-11-19 14:43   Musikea

Zemendiaren 24an ikusiko dau argia Kepa Junkeraren euskal abesti tradizionalen trilogiaren bigarren diskoak, 'Hiria'. Halanda be, honezkero komunikabideetan entzungai dagoz Argentina, Uruguay, Cuba eta Estadu Batuetan, besteak beste, hango artista ezagunakaz grabautako euskal kantak.

Zemendiaren 24an ikusiko dau argia Kepa Junkeraren euskal abesti tradizionalen trilogiaren bigarren diskoak, 'Hiria'. Halanda be, honezkero komunikabideetan entzungai dagoz Argentina, Uruguay, Cuba eta Estadu Batuetan, besteak beste, hango artista ezagunakaz grabautako euskal kantak.

'Lan hau diasporeari eskaini gura deutsat, trilogiaren proiektuan pentsau nebanean disko hau otu jatalako lehenengo, bigarren argitaratu arren', adierazo dau musikariak. Atzerrian bizi diran euskaldunek euskal kantak entzukeran sentiduten ebenaz arduratuta, Junkerak Juanes edota Pablo Milanes lako artista handiak euskeraz kantetan jarri ditu; tartean, gurean hain ezagunak ez diran musikariak be badagoz eta, danek, euren ikutua emon deutse gure errepertorioari, 'argentinarren intelektualidadeak, brasildarren alaitasunak edota kubatarren inprobisazinoak'. Oso gustura sentidu dala autortu dau eta 'konbidauak be pozik egon dirala igarri dot, Milanés Txoria Txori kantetan, kasurako'. Agur Jaunak, Andre Madalen edo Aita San Antonio kantak dagoz, beste batzuen artean, disko honetako 24 kantak osotzen daben errepertorioan, 'niri gehien gustetan jatazanak'. Aurreko lanean baino trikiaren presentzia gehiago igarten da oraingoan eta, erritmo eta soinu buztarketeak 'autore-kantak' baina, aldi berean, 'danonak diran kantak' sortu ditu. 'Musikari eta artistek kantak eurenak egitea izan da nire amesa, ezelako mugarik jarri barik; holan, brasileko eta kubako musikarien kantak alaiak urten dira, eurak, berez, alaiak dira eta'.

Trilogia 'Herria' izeneko diskoak zarratuko dau baina datorren urtera arte ez doguz honezkero Estanbulen, Marokon zein Grezian grabautako kantak entzuteko aukerarik izango. Sasoi berean, kanta propioak batzen dituan disko barria be kaleratuko dau Junkerak, artista kubatar bategaz alkarlanean grabautakoa. Proiektuak, beraz, ez jakoz falta musikariari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu