Zemendiaren 25ean amaituko da Leioako Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko epea

Bizkaie! 2009-11-16 16:58   Bertsolaritzea

Euskerearen Eguna ospatzeko eta leioaztarren artean euskal literatur genero hori sustatzeko asmoz, Leioako Euskera Zerbitzuak Bertsopaper Lehiaketea antolatu dau. Euskerea edo Euskeraren Eguna gaitzat hartuta, parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertsopaper aurkeztu ahal izango dau.

Euskerearen Eguna ospatzeko eta leioaztarren artean euskal literatur genero hori sustatzeko asmoz, Leioako Euskera Zerbitzuak Bertsopaper Lehiaketea antolatu dau. Euskerea edo Euskeraren Eguna gaitzat hartuta, parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertsopaper aurkeztu ahal izango dau, euskeraz bakarrik. Lan bakotxak lau bertso gitxienez izan beharko dau eta zortzi gehienez. Neurria norberak aukeratu leike. Epaimahaiak gainera estiloa, kontaketearen garapena eta originaltasuna hartuko ditu kontuan.

Lehiaketan hiru kategoria izango dira:
A kategoria: 15 urte arte.
B kategoria: 15 urtetik aurrera.
C kategoria: Leioako eskoletako bertsopaperik onena (lehen hezkuntzakoentzat).
◦ Taldeka.

Aurkeztutako bertsoek beste lehiaketa batean saririk bakoak, jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan beharko dabe, hiruna kopiatan aurkeztuko dira eta izenburua edo izengoitia baino ez da adierazoko, egilea identifikau leiken ezelako zehetasunik barik. Jatorrizkoagaz batera, eta kartazal zarratuan, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, helbidea, jaioteguna, telefono zenbakia eta, posible bada, posta elektronikoa). Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari jagokon jarriko da.

Lanak 2009ko zemendiaren 9tik 25era jasoko dira ondoko helbidean:
Kultur Leioa (Euskera Zerbitzua)
Jose Ramón Aketxe Plaza, 11
48940 Leioa (Bizkaia)
Tel.: 94.607.25.76

Sariak 2009ko abenduaren 3an emongo dira, arratsaldeko 20:00etan Kandelazubieta Kiroldegian. Ekitaldi horretan, saritutako lanak irakurriko dira.

Leioako Bertsopaper Lehiaketea. Oinarriak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu