Miren Amuriza: 'Batzuentzako sorpresea izango nintzan eta beste askorentzako sustoa...'

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-19 10:16   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Txapelketan Nagusian egin dituan saio biak irabazita eta 655,5 puntugaz BECeko finalean egoteko oportunidadea dauka, baina ez oholtza ganera begira dagozan jarleku gorrietan.

Aurreko artikulu baten esan neutsuen legez, gazteenek zeresana emongo dabe finalaurrekoetan. Gazteak bai, baina aspaldi kaskondu ziran Beñat Gaztelumendik, Jone Uriak eta Miren Amurizak -aitatu nituanak- emon dabe honezkero. Lehenengoak eta azkenak euren nibela oso-osorik erakutsi ez, baina erraturik apenas egin eben finalaurreetako lehenengo fasean. Jonek seguru Gernikan erabiliko dauena orain arte ezin izan dauena. Kartak botaten ez naz hasiko, baina nik pentsau hirutik bat gitxienez finalean ikusiko dogula kantetan.

Baina gaur berriztarrarengan zentrauko gara. Bizkaiko Txapelketan finaletik puntu gitxira parau zan eta bardin-bardin egon eitekean bertan. Hori gitxi ez eta, ordutik hona, salto handia emon dau Euskal Herriko Txapelketan Nagusian. Egin dituan saio biak irabazita eta 655,5 puntugaz BECen egoteko oportunidadea dauka, baina ez oholtza ganera begira dagozan jarleku gorrietan. Beragaz komentau genduana leidu baino lehenago gauzatxo bat: finalaurreko gatxak datoz eta artega ipinten zarienontzat edo epaileak kinatzea gustetan jatzuenontzat soluzinoa badaukat hemen.


1.- Orain arte egin dozun Txapelketeagaz, zer nabarmenduko zeunke?

Orain dala hilabete nora ailegauko nintzan esan izan baleuste, sinistu be ez neban egingo! Batzuentzako sorpresea izango nintzan eta beste askorentzako sustoa... Egia esan, oso gustora nago egindako lanagaz; batez be, saioetan ondo pasetea lortu dodalako eta azkeneko hilabeteotako entrenamenduen emoitzak ikusi dodazalako.


2.- Hurrengo saiorako konsejurik bai ama edo aitaren partetik?

Etxekoek hasiera-hasieratik esan izan deustie gozetan joateko besteak albo batera itxita. Ganera, azkeneko asteotan Txapelketeak euki dauen oihartzun mediatikoa ikusita, hankak lurrean eroateko eta ahal dodanik eta ondoen kantetako esaten deustie. Gertatzen dana gertatzen dala, egindakoa eginda dago eta.


3.- Zer aitatuko zeunke zure hurrengo saioko kantukide bakotxetik?

Sustraik eta Igorrek ibilbide luzea daukie aldean eta bertsolari handiak dirala erakutsi dabe bai Txapelketan, bai plazaz plaza. Jon Martinek be ikutu berezia dauka: sarritan ez da erraza bereizten noz dabilen bertsotan eta noz poesia egiten.

Beñat, barriz, freskotasun handiko bertsolaria da eta, Gipuzkoako finalean nobedadea izan zan moduan, aukera handiak ikusten deutsadaz aurten be sorpresatxoren bat emoteko. Jone, ostera, segurua eta zorrotza da. Bertsokidea izateaz gan, laguna be badot eta polita da Eskolartekoan batera hasi eta honaino biok ailegau izana.


4.- Ikasle pisuan bertsolari txarra ez daukazu ordura arte entrenetako, ezta?

Maddalen Arzallus eta biok ofizialki ez gara batera bizi, baina egia da denpora asko pasetan dogula alkarregaz. Egia esan guretzat bertsotan egitea lantzean behin afaritxo bat egiteko edo kontu batzuk esateko atxakia baino ez da izaten. Baina tira, orain arte ez jaku bape txarto joan eta jarraitu egin beharko dogu! Hortik aurrera, batek daki...


Suberte handiena euki daiela Mirenek eta beste guztiek Gernikan. Akabetako, zorionak emon gura deutsedaz Infozazpi irratikoei egiten daben beharragaitik. Saio bat baino gehiago segidu dot Agin Rezolaren ahotik eta ezin badozue finalaurrekoen batera joan, irratitik edo ordenagailutik segidutea aholkatzen deutsuet. Eta ahaztu barik, eguaztenetan Hitzetik Hultzera asteroko saio berezia ikusi eizue Estitxu Eizagirre eta Agin Rezolaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu