EiTBk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2009-11-19 10:46   Euskerea berbagai

Gaur, zemendiak 19, Euskal Irrati Telebistaren eta Euskaltzaindiaren arteko hirugarren lankidetza-hitzarmena sinatu da, EiTBren Bilboko egoitzan. EiTBren izenean Alberto Surio zuzendari nagusiak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Gaur, zemendiak 19, Euskal Irrati Telebistaren eta Euskaltzaindiaren arteko hirugarren lankidetza-hitzarmena sinatu da, EiTBren Bilboko egoitzan. EiTBren izenean Alberto Surio zuzendari nagusiak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Hitzarmen horren bidez, EiTBren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza jarduerak zehaztuko dira, EiTBko hedabideetan euskerearen erabilera ona sustatzeko asmoz, euskal gizartean euskera normalizetako eta bultzatzeko helburuaren bidetik.

Urrutia eta Suriogaz batera, honeek izan dira ekitaldian: EITBren izenean, Javier Torrontegi Irratia Taldeko zuzendari-koordinatzailea; Patxi Arratibel Estrategia eta Kanpo Harremananetarako zuzendaria, Joseba Arruti Radio Euskadiko zuzendari eta EITBko Euskera arduraduna, eta Rosa Diez Urrestarazu Euskadi Irratiko zuzendaria. Euskaltzaindiaren izenean, aldiz, Jose Luis Lizundia diruzaina -EiTBren Administrazino Kontseiluan Euskaltzaindia ordezkatzen du Lizundiak eta momentu honetan presidentea da- eta Pello Telleria idazkariordea.

Erakundeen arteko lankidetza arlo honeetan gauzatuko da:

· Lexikoa, batez be onomastikearen arloan, eta batez be EiTBn erabilten diran toponimo, exotoponimo eta antroponimoei lotua.
· Hizkuntzearen gramatikea.
· Ahoskerearen ganeko arauak eta jarraibideak.
· Euskaltzaindiak Lexiko Behatokia garatzen jarraituko dau eta, horretarako, EiTBren testu-masea erabiliko dau.
· EiTBk dauen 'Hikea' aplikazinoa -hizkuntza kontsulta-zerbitzua- Euskaltzaindiaren arauakaz elikatuko dau.

Era horretan, euskerearen erabilera egokirako, EiTBri aholkua eskainiko deutso Euskaltzaindiak, eta taldearen hedabideek egindako kontsultei lehentasuna emongo deutse. EiTBk, bere aldetik, euskerearen normalizazinoa, sustapena eta erabilera zuzena bultzatuko ditu.

Lexikoaren Behatokiari jagokonez, UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa taldeagaz garatzen ari da Akademia. Egitasmoaren helburua hauxe da: ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki antolatu bat preparetea, hau da, corpus monitore bat preparetea, bai lexikoaren erabileraren azterketak egiteko, baita lexikoari jagokozan arauak eta gomendioak dokumentetako be. Hori garatu ahal izateko, EiTBk produziduten dituan testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu.

'Hikea', bestalde, EiTB erabilten dauen erreminta multimedia bat da, kazetaritzarentzat interesgarriak diran hainbat arlotan erabilgarria dana eta bere erabiltzaileentzat euskerazko terminologia zehatzera sarbidea errazteko asmoagaz sortua. Euskaltzaindiak baimena emoten deutso EiTBri argitaratuta dauden arauak eta gerora argitaratutako diranak bertan erabiltzeko.

Hiru urteko iraupena izango dauen hitzarmen hau behar dan legez beteetn dala jakiteko, Euskal Irrati Telebistak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea eratuko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu