Mintzola Fundazinoak euskerearen ahozkotasuna ikertu eta zabalduko dau

Bizkaie! 2009-11-18 17:22   Euskerea berbagai

Euskerearen ahozkotasuna ikertzeko eta zabaltzeko zerbitzuak hartuko ditu Mintzola Fundazinoaren egoitzeak, artxiboa eta gordailua tartean. Mintzolaren egoitza barrian, gainera, Bertsozale Alkartea eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa kokatuko dira.

Gaur, hilak 18, aurkeztu dabe euskerearen ahozkotasuna ikertu eta zabaltzeko helburua dauen Mintzola Fundazio barria. Villabonan, Subijana izeneko etxean dauka egoitza eta alkarte askoren arteko alkarlana da proiektua, tartean Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibersidadea, Villabonako Udala, Bertsozale Elkartea eta Kutxa.

Mintzola Fundazinoaren lehendakari eta Kultura eta Euskera Saileko foru diputadu Maria Jesus Aranburuk egin dau aurkezpena, Josune Zabala zuzendariagaz eta Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiagaz batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiagaz akordioa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzeak fundazino barri honetan patroi legez hartuko dau parte, izan be, 'lurralde esparrua gainditu eta euskerazko kulturarako' proiektu interesgarria dala uste dau Jaurlaritzeak. Beragaz batera, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa, Bertsozale Alkartea eta Villabonako Udala eta Euskal Herriko Unibersidadea izango dira beste patroiak.

Euskerearen ahozkotasuna ikertzeko eta zabaltzeko zerbitzuak hartuko ditu Mintzola Fundazinoaren egoitzeak, artxiboa eta gordailua tartean. Mintzolaren egoitza barrian, gainera, Bertsozale Alkartea eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa kokatuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu