Gonzalo Muga EHUko ikertzailea Fisikako Amerikar Alkarteko 'kide nabarmen' izentau dabe
2009-11-18 14:16 Euskaldunak munduanAmerican Physical Society-ko Kontseiluak urtero fisikari gitxi batzuk (% 0,5 baino gitxiago) alkarteko 'kide nabarmen' edo 'fellow' izentetan ditu, fisikaren alorrari egindako ekarpenen esker onean. Aurten, izendapen hori jaso daben fisikarien artean dago Juan Gonzalo Muga.
Gonzalo Muga Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Kimika Fisikoa Saileko ikertzailea Fisikako Amerikar Alkarteko 'kide nabarmen' izentau dabe. American Physical Society (APS) munduko fisika alkarterik garrantzitsuena da, mundu osoan 50.000 kide baino gehiago dituana. Alkarte honek fisikearen alorrean ospe onena daben aldizkariak editau, programa hezitzaileak eta zabalkundekoak garatu eta urtero 20 biltzar baino gehiago antolatzen ditu, EHUko iturriek adierazo dabenez.
American Physical Society-ko Kontseiluak urtero fisikari gitxi batzuk (% 0,5 baino gitxiago) alkarteko 'kide nabarmen' edo 'fellow' izentetan ditu, fisikaren alorrari egindako ekarpenen esker onean. Aurten, izendapen hori jaso daben fisikarien artean dago Juan Gonzalo Muga.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Kimika Fisikoa Saileko ikertzaileak honakoagaitik jaso dau izendapena: 'batetik, aitzindari izan dalako mekanika kuantikoan tunel efektuaren denporeari buruz egindako lanean; bestetik, diodo atomikoaren kontzeptua garatu eta horrek atomoak hotzitzeko dituan aplikazinoak landu ditualako'. Modu horretan, izendapen horregaz bi ikerketa-bide desbardinetan egindako lana saritu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!