Hamabi kanta propio batu ditu Ruper Ordorikak disko barrian

Bizkaie! 2009-11-18 14:18   Musikea

Hogeta bederatzi urte pasau dira Ruper Ordorikak lehenengo diskoa, 'Hautsi da Anphora', atara ebanetik, baina musikariak ez ditu sasoi hareetako grina eta gogoa galdu, aurkeztu barri dauen 'Haizea garizumakoa' lanean igarten dan legez.

Hogeta bederatzi urte pasau dira Ruper Ordorikak lehenengo diskoa, 'Hautsi da Anphora', atara ebanetik, baina musikariak ez ditu sasoi hareetako grina eta gogoa galdu, aurkeztu barri dauen 'Haizea garizumakoa' lanean igarten dan legez (Elkar).

Hamabi kantaz osotutako lanean, sonoridade eta forma bereziak lortzeko erronkan, Ordorikak New York uriko hiru musikari handi izan ditu bidaide: Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrisson. 'Azken bi urte honeetan ondutako kantak Brooklyn-en grabau nituan uda hasieran; gero, hemen, nahasketan parte hartu dot, aspaldiko partez'. Parte hartzeak diskoaren nortasuna definidu dauela uste dau musikariak, hau da, 'tartean izan diran musikarien eta teknikarien ekarpenek eta New Yorken grabau izanak emon deutse formea diskoari, nik ez nekialako norantz ninoian'. Bere ibilbidean lehenengoz, kanta danak berak egindakoak dira, 'Hego Ameriketatik egindako biran sortu, hemen landu, Estadu Batuetan grabau eta barriro hemen produzidutakoak'. Musikariak autortu dauenaren arabera, grabazinoaren eta azken emoitzaren artean ez dago produkzino lar, 'kantak ez doguz asko moldatu'.

Natureak pisu handia dauka diskoan, errekea, haizea... agiri dira berbatan eta 'horrek barrutik urten deust, ez dot ezer pentsauta euki'. Pentsau bako kanten artean, Mikel Laboa maisuari egindako bat be badago.

Izenburuari jagokonean, Ertamerikan eta Antilletan eguraldi ona datorrela igararten dauen haize epelari bertakoek 'garizumako haizea' deitzen deutsiela azaldu dau Ordorikak, 'garizumea zer dan ez dakien arren'. Hemen, barriz, 'badakigu garizumea zer dan eta 40 eguneko penitentziak ez dauka zerikusirik eguraldi onaren iragarpenagaz'. Horregaz, azaldu gura izan dau gauza berak ikuspuntu asko izan leitekezala.

Disko honegaz, 'Hamar t´erdietan' zuzeneko lanagaz zarratutako etapea atzean itxi eta etapa barri bati ekin deutso. Halanda be, berak ez dau aldaketa lar ikusten musikalidadeari jagokonean, 'zuzenekoetan taula ganean egongo garan musikarietan dago aldaketa nabarmenena'.

DISKOGRAFIA:

1. Hautsi da anphora, 1980 Elkar C.D.
2. Ni ez naiz Noruegako errege, 1983 Elkar C.D .
3. Bihotzerreak , 1985 Elkar C.D.
4. H.Bengoa - Inventarium B. Atxagarena. 1988 Elkar Cassette.
5. Ez da posible, 1990 Gasa-Wea C.D. 2005 Metak
6. Bilduma bat, 1992 Elkar C.D. Lehen 3 diskoen hautaketa.
7. R.Ordorika & Mugalaris , 1992 Emak Bakia Mini C.D.
8. Hiru Truku, R.Ordorika, J. Tapia, B. Martinez, 1994 Nuevos Medios C.D. SO´IK SO, 1995 Nuevos Medios C.D.
9. Hiru Truku 2, R.Ordorika, J. Tapia, B. Martinez, 1997 Nuevos Medios C.D.
10. Dabilen harria, 1998 Nuevos Medios C.D.
11. Gaur, 2000 Esan Ozenki C.D. zuzenean.
12. Hurrengo goizean, 2001 Metak. CD.
13. Ruper Ordorika, 2002 Bilduma. Nuevos Medios CD.
14. Kantuok jartzen ditut, 2003. Metak CD.
15. Hiru Truku - Nafarroako kantu zaharrak, 2004. Metak CD
16. Memoriaren mapan, 2006. Elkar. CD
17. Hamar t'erdietan, 2008. Elkar .CD eta DVD.
18. Haizea garizumakoa, 2009. Elkar.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu