'Zinema bultzatuz' programeari esker, Gabonetan euskerazko filmak eskainiko dira hainbat zinema-aretotan
2009-11-18 11:16 BarriakAbenduaren 2tik 2010eko urtarrilaren 6ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 19 udalerritan euskeraz produzidutako edo euskerara bikoiztutako filmak izango dira ikusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak alkarlanean abiarazotako 'Zinema Bultzatuz' kanpainea antolatzeko 100.000 euro erabili dira.
Abenduaren 2tik 2010eko urtarrilaren 6ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 19 udalerritan euskeraz produzidutako edo euskerara bikoiztutako filmak izango dira ikusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak alkarlanean abiarazotako 'Zinema Bultzatuz' kanpainea antolatzeko 100.000 euro erabili dira. Danetara, 150 emonaldi izan daitekezala aurreikusi du Kultura Sailak, gehienak Gabon bueltan.
Datak kontuan izanda, filmak umeei zuzenduta egongo dira; halanda be, beste mueta batzutako lanak be eskainiko dira, 'Zorion perfektua', kasurako. Euskal produkzinoak eskainiko dira, europarrak, amerikarak, baita japoniarrak be.
Ekimenaren helburua zine-aretoetan euskerara bikoiztutako filmen kopurua areagotzea da. Urteko azken hilabeteetan, lau pelikula euskeratu eta estreinau dira Kultura Sailaren programa honen babesean: 'Vickie bikingoa', 'Pluk eta bere garabia', 'Planet 5' eta 'Igela eta apoak'. Horreei ganeratu behar jakez aurretik plazaratutako 'Animal channel', 'Cher ami', 'Txori urdin', 'Niko eta izarretako bidea' eta 'Ponyo'.
Programan parte hartuko dabe udalerriak honeek dira: Arrasate, Andoain, Azkoitia, Beasain, Eibar, Hernani, Oñati, Tolosa eta Zarautz gipuzkoarrak; Basauri, Bermeo, Derio, Leioa, Lekeitio, Ondarroa, Elorrio eta Zalla bizkaitarrak; eta Amurrio eta Agurain arabarrak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!