Guggenheim Bilbao Museoak argazki-lehiaketea antolatu dau Facebook-en

Bizkaie! 2009-11-16 17:14

'Frank Lloyd Wright' erakusketearen harira, museoak antolatutako 'Arkitektura eta ingurunea' izeneko argazki lehiaketan inguruneagaz bat egiten daben eraikinak eta arkitektura-elementuak erakusten dituen argazkiak sarituko ditu. Lehiaketea Facebook sare sozialaren bidez egingo da.

Guggenheim Bilbao Museoak 'Arkitektura eta ingurunea' argazki lehiaketea antolatu du, gaurtik 2010eko abenduaren 31ra arte, Facebook sare sozialean 'Frank Lloyd Wright' erakusketearen harira. Nazinoartera be edegi dan lehiaketa hau Samsung konpainiaren lankidetzeagaz antolatu da eta, bertan, eraikinak eta arkitektura-elementuak inguruneagaz bat egiten dabela erakusten daben argazkiak sarituko dira. Hori izan zan Wrighten ideien artean garrantzia handienetakoa ebana.

Lehiaketa honetan profesionalek nahiz 15 urtetik gorako zaleek parte hartu ahal dabe. Horretarako, museo bilbotarrak Facebook-en dauen webgunera argazkia 'igon' beharko da. Argazkiek paisaje eta arkitekturaren arteko loturea islatu behar dabe eta reflex argazki-kamarakaz, kamara digitalakaz edo eskuko telefonoetako kamarakaz atara daitekez.

Datorren zemendiaren 23tik aurrera, astelehenero, jasotako irudien artetik asteko argazkia aukeratuko dau Guggenheim Bilbao Museoko sail guztietako kideek osotutako epaimahai batek. Argazki hori erakusketearen inguruan egindako mikrowebgunean eta Facebook-en argitaratuko da. Irabazleak Samsung YPQ2JAB MP3 bat jasoko dau. Horrezaz ganera, museora doazen bisitariek lehiaketearen nondik norakoak zuzenean jarraitu ahal izango ditue 103B aretoan izango dan pantaila batean.

Asteko argazki guztietatik lehiaketearen irabazle izango diran hiru argazki aukeratu ditu ondorengoek osotutako epaimahaiak: Petra Joos Guggenheim Bilbao Museoaren museo jardueren zuzendaria; Erika Barahona argazkilaria; Margo Stipe 'Frank Lloyd Wright Archives' dalakoaren bildumen arte-arduraduna eta erregistratzailea; David van der Leer Solomon R. Guggenheim Museum-eko Arkitetura eta Diseinua saileko arte-arduradun albokoa; eta Samsungen ordezkari bat.

Saridunek Samsung N310 netbook bat jasoko dabe. Euren argazkiak eta izen-abizenak museoaren mikrowebgunean eta Facebook-en argitaratuko dira zemendiaren 12an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu