'Basa dantza' Jimmy Arrabit Trio-ren lehenengo ekinaldia

Bizkaie! 2009-11-17 11:36   Musikea

'Basa dantza', Jimmy Arrabit beteranoaren (Itoiz, King Mafrundi, Sustraia...) jazz esperimentua da. Errabal jazz zigiluaren eskutik dator eta musika personala proposatsen deuskue: afro-beat erritmoen artean, Euskal Herriko betidaniko melodiei jazz eta elektro-dub eraginak erantsiz.

'Basa dantza', Jimmy Arrabit beteranoaren (Itoiz, King Mafrundi, Sustraia...) jazz esperimentua da. Errabal jazz zigiluaren eskutik dator eta musika personala proposatsen deuskue: afro-beat erritmoen artean, Euskal Herriko betidaniko melodiei jazz eta elektro-dub eraginak erantsiz. Jazz lengoaia erabiliz Jimmy Arrabitek sortu dauen lehenengo lana da, baina atzemoten jako hortik be asko edan dauela, edan duela Miles Davis, John Coltrane, Bill Evans eta enparauen iturritik. Baina, edozein generoren gainetik, bateria jotzaile petoa dala erakutsi dau beste behin. Eta jakinduria ez eze ausardia autortu behar jako; gogora dakarzku Esbjörn Svensson Trio talde desagertuaren ausardia: lan honetan rock eta folk elektronikoa ditu elikagai jazzak, fender rhodessek euskal doinu tradizionalak ondu egiten ditu dub eta afrobeat erritmoen arabera, eta taldeak eskeintzen dauen swing-ak bikain buztartzen ditu, ezelako konplexurik barik, plater ezin goxoago hau osotzen daben gaiak.

Mundu, sonoridade eta lengoaia propio bat darabil hirukoteak, begiak zarratu eta perkusinoaren erritmora gorputz atalak mobidutea eragiten deutsuna.


Bizkaia Blues-Jazz zirkuituaren barruan, Jimmy Arrabit Trio taldea zuzenean ikusteko aukerea dago datozen egunotan
:

- Zemendiaren 18an, eguaztenean, Basauriko Ibaigane kultur etxean, 19:30ean.
- Zemendiaren 19an, eguenean, Zornotzako Zelaieta zentruan, 20:30ean.
- Zemendiaren 20an, barikuan, Leioako Kultur aretoko Café Ambigún, 22:00etan.
- Zemendiaren 21ean, zapatuan, Ermuko Lobiano kultur etxean, 20:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu