Kafe Antzerkiaren XII. Jardunaldiak Ondarroan abenduaren 4tik 8ra
2009-11-30 13:17 KultureaEmonaldiak Ondarroako Udaleko Kultur arloak antolatu ditu antzezlanak hartuko dituen establezimenduen laguntzinoagaz, hau da, Basati, Maddi eta Mobby Dick tabernen eta Kafe Antzokiaren laguntzinoagaz. Sei saioetatik lau doban izango dira eta beste biak ikusi ahal izateko bi euroko sarrerea pagau beharko da.
Kafe Antzerkiaren Jardunaldien 12. edizinoa ospatuko da Ondarroan abenduaren 4tik 8ra bitartean; danetara sei saio iragarri ditue bost egunetan zehar.
Emonaldiak Ondarroako Udaleko Kultur arloak antolatu ditu antzezlanak hartuko dituen establezimenduen laguntzinoagaz, hau da, Basati, Maddi eta Mobby Dick tabernen eta Kafe Antzokiaren laguntzinoagaz. Sei saioetatik lau doban izango dira eta beste biak ikusi ahal izateko bi euroko sarrerea pagau beharko da.
Herritarrek Goiko Zinera antzerkia ikusteko ohiturarik ez eukela eta, antolatzaileek antzezlanak jentea ebilen lekura eroatea erabagi eben, publikoarengana hurreratzea, hain zuzen be eta orain arteko edizinoetan ekimena sano arrakastatsua izan da.
Egitarauari jagokonez, abenduaren 4an, 20:00etan, Jabier Barandiaranen 'Pepino ustelak (hozkailuan)' antzezlana izango da ikusgai Maddi tabernan. Abenduaren 5ean, 18:00etan, Kafe Antzokiak Kuko, Truko eta Bolenwaider hirukotearen umeentzako 'Taulara' lana eskainiko dau. Egun berean, baina 19:00etan, Basati Pizzerian, Teatro Inciertoren 'Mas Eppur si Muove (y sin embargo se mueve)' antzezlana taularatuko da.
Abenduaren 6an, 20:00etan Kafe Antzokian, Txalo Produkzinoak konpainiak 'Ate Joka' antzezlana eskainiko dau. Sara Kortazar, Iker Galartza eta Joseba Usobiaga protagonista dituan obrea ikusteko bi euroko sarrerea pagau behar da.
Era berean, abenduaren 7an, 20:00etan, Txirene antzerki taldearen 'Ogiyik Karri Etzun Semia' antzezlana izango da ikusgai Mobby Dick tabernan, eta azkenik, abenduaren 8an, 20:00etan, Kafe Antzokian, Ez Dok Hiru Bikoteatroren 'Euskarazetamol' antzezlana eskainiko da; Patxo Telleria eta Mikel Martinez protagonista dituan lana ikusteko bi euroko sarrerea pagau beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!