Euskara Lanabesa Sariek enpresa-eremuan euskerea bultzatuz Emun, CAF, Elmubas, Alfa Art eta Epsilon Euskadiren lana nabarmendu dabe

Bizkaie! 2009-11-27 10:10   Euskerea berbagai

Enpresen jardunbide profesionalagaitik, izan daben enpresa-hazkundeagaitik, edota lan-eremuan euskereari eta kultureari emoten deutsien bultzadeagaitik nabarmendutako bost enpresa, erakunde edota profesionalen lana goraipatzeko Euskara Lanabesa Sariak emon ditue bart.

Enpresen jardunbide profesionalagaitik, izan daben enpresa-hazkundeagaitik, edota lan-eremuan euskereari eta kultureari emoten deutsien bultzadeagaitik nabarmendutako bost enpresa, erakunde edota profesionalen lana goraipatzeko Euskara Lanabesa Sariak emon ditue bart, Kutxaren babesagaz eta Deia, Noticias de Gipuzkoa, Gestion eta Radio Popular/Herri Irratia hedabideen laguntzinoagaz.

Lanabesaren lehen urteurrenagaz batera egiten dauen lehen edizino honetan lau kategoria bereiztu nahi izan dira, enpresak eta erakundeak garatzen dituen eta ekonomiarentzat garratzitsuak diran atalak nabarmentzeko: hazkundea, ibilbide profesionala eta, batez be, euskerea eta kultureari lan-eremuan emondako bultzadea.


Euskara Saria bi erakundek partekatzen dabe, Emun kooperatibeak eta Beasaingo CAF enpreseak. Emunen kasuan, epaimahaiak kontuan hartu dau enpresa eta erakundeetan euskera-planak abian jarten bere egiteko garrantzitsua, lan-eremuan euskerearen bultzadan eta normalizazinoan lagunduz. Izan be, hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituan enpresa honek 1997tik lortu dituen esperientzia, profesionaltasuna eta lan egiten daben enpresa eta erakunde zerrenda luzeak lortutako emoitzak dira sari honen zergaitiak, baita bere lana gidatzen dituen balio koperatiboak: barrikuntzea, kalidadea eta gizarte erantzukizuna.

CAFek be Euskera Saria mailan izan da saritua, euskereagaz bere konpromisoa aurrera eroaten eredu izateagaitik. 90ko hamarkadan bere euskera-plana garatzen lehenetariko enpresea izan zan eta egun, Beasaingo enpresearen 2.300 langileen % 58k euskeraz badaki.

Jardunbide-profesionala Saria Javier eta Jose María Bastida, Elmubas Ibérica enpresearen fundatzaileentzat izan da, Azpeitian (Gipuzkoan) egoitza dauen erabateko familia-enpresea, txakur eta katuentzako pentsuetan liderra. Familia-enpresearen eredua, bere fundatzaileen eskutik pentsuen elaborazinoan nazino eta nazinoarteko erreferentea bihurtu da. Baliabide gitxigaz hasi zan enpresa hau gizaki-gaitasunean, ikerketan eta teknologian inbertiduteko ahalegin garrantzitsuari esker enpresa modernoa bilakatu da, mundu-mailako presentziagaz eta 2008an 53 miloe euroko fakturazinoa lortu dauena. Egunero 25 herrialdeetan milioi bat txakur eta katuk jaten ditue enpresa honetako produktuak.

Alfa Artek Kultura Saria eskuratu dau, industria eta artea batuz eta konbinatuz bere burua birsortzen gai izan dan enpresearen eredu. Laurogei urtetako Alfa lako talde baten esperientzia industriala erabilten jakin izan dau enpresa honek, eta artisten sormenagaz bat egiteko gai izan da. Galdategi artistiko honek, barrikuntzatik, somenetik eta internazionalizazinotik gure inguruko artista handien izena eta lana gorenera eroan dau.

Azkenik, Enpresa-hazkundea Saria bikaintasunaren bidean dagoan Epsilon Euskadirentzat izan da. Bost urteren buruan, arrakasta osoz bizi dau mundu mailan bakarra dan enpresa-egitasmoa abian jartea, kirola, hezkuntza, teknologia, lehiakortasuna, ikerketa, diseinua, produkzinoa eta barrikuntzea buztartuz. 2003an jaio zan eta gaur egun industria mailako punta-puntako egitasmoak darabilz esku artean.


Lanabesa

Lanabesa euskeraz idatzitako lehen salmoi koloreko egunkaria da, Euskadi eta Nafarroako enpresa eta erakundeen gaurkotasun ekonomikoa eta enpresariala jasoten dauena. Medioscom enpresa pribatuak bultzatua, sinergiei eta Gestion bere gazteleraz idatzitako aldizkariagaz lortutako esperientziari esker, Lanabesak esperientzia hau erabili nahi izan dau merkatuan egoan hutsune bat beteteko: euskera hutsez egindako ekonomia eta enpresa informazinoarena.

Kontuak kontu, hasieratik eta bere ibilbidearen lehen urtean, Lanabesak helburutzat hartu dau euskal eta nafar ekonomiaren analisirako eta informazinorako tresna eraginkorra bilakatzea, azken asmoa lan-eremuan enpresa-kultura eta barrikuntzea sustatzea izanik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu