Michael Golden, Paco Roca eta Victoria Frances egileak Getxoko Komiki Azokan protagonista
2008-11-06 14:47 KultureaGetxoko VII. Komiki Azokea zemendiaren 28tik 30era izango da eta aurten Michael Golden, Paco Roca eta Victoria Francés egileak parte hartuko dabe, besteak beste. Horreez gan, Carlos Giménez (egile horri eta Ipurbeltz aldizkariari omenaldia egingo jake) eta Víctor Santos, aurtengo azokearen kartelaren egilea, be egongo dira Getxon.
OST bermeotarrek metala eta melodia buztartu ditue
2008-11-06 14:42 MusikeaLaugarren disko hau, 'Inorena ez den lurrean', aurrekoa legez, metalaren eremuan dago: 'gure betiko metalari ikutu desbardinak ganeratu deutsaguz; izan be, hainbat estilotako musikea entzuten dogu', azaldu dau Jonik. Diskoak bitxikeriak be baditu, metaletik urrunduta. 'Dena den...' izeneko kantan, berbarako, Kataluniako runbaren ikutuak jatorkuz eta 'abesti berezia da guretzat'.
Polonian, Poznaneko unibersidadean, 2011ra arte egongo da euskera lektoretza
2008-11-06 14:27 Euskerea berbagaiJosune Ariztondo Kultura diputaduak eta Juan Ignacio Pérez UPV/EHUko Erretoreak lankidetza hitzarmena sinatu dabe lektoretzak indartzeko Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz Unibersidadean (euskerakoa) eta Euskal Herriko Unibersidadean (Europa ekialdeko hizkuntzak).
Wiki-historiak, artista eta bitartekariek kontautako euskal inguruko arte historiak
2008-11-06 14:24Wiki-historiak genero ikuspuntu batetik egindako Historiaren eraikuntzearen gaineko analisia egin nahi dauen proiektua da, batez be euskal testuinguruko artearen historian zentrauta. Horretarako, alkarregazko lanerako plataforma moduan erabil daitekeen wiki bat sortu eta hainbat aktibidade desbardin antolatu dira.
Karmelo Etxenagusia ohorezko euskaltzaina eta Bilboko gotzain laguntzaile emeritua hil da
2008-11-06 13:34Karmelo Etxenagusia ohorezko euskaltzaina hil da, 2008ko zemendiaren 6an, Bilbon, 76 urte zituala, arin agertu jakon eta arin eroan dauen gaixotasun batek jota. Haren aldeko hileta eleizkizuna zemendiaren 7an, barikua, izango da, Bilboko Begoñako Basilikan, arratsaldeko 17:00etan. Bestalde, domekan, zemendiak 9, Iurreta bere sorterrian egingo da irteera- mezea, eguerdiko 12:00etan.
Bilbo argazkigintzearen uriburu Bilboargazki’08 ekimenari esker
2008-11-06 13:15 KultureaEuskal Herriko Argazkilari Alkarteen Federakundeak antolatuta Bizkaiko uriburuak Bilboargazki hartuko dau, BBKren babesaz eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren lankidetzaz. Zemendiaren 1etik abenduaren 11ra bitartean, sei argazki erakusketa, strobist topaketa bat, bi tailer eta bi berbaldi jasoko ditu Bilbok.
Publikatu.com iragarki sareagaz aurkeztu dau bere burua Arraytxiki Web Laborategiak
2008-11-06 10:31Arraytxiki Web Laborategia orain arte persona desbardinek Interneten, eta gehienbat euskeraz, sortutako web aplikazinoen bilgune izateko bokazinoagaz jaio da. Honezkero, laborategitik ataratako lehenengo egitasmoa da Publikatu.com, funtsean, interneten publizidadea eskaintzeko sistema aurreratua.
Zinebiren 50 urteak gogoratzeko erakusketea zabaldu dabe
2008-11-05 16:33Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren 50. edizinoa amaitu arte -zemendiak 29-, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' izeneko erakusketea izango da Bilboko Zinebi Gunean, doban. Zinemaldiak mende erdi honetan bizi izan dauen ibilbidea errepasauko dau erakusketeak.
Ortuellako Udalak hizkuntzearen erabilera ez-sexistearen inguruko gidea argitaratu dau
2008-11-05 14:58 Euskerea berbagai'Komunikazinoa eta generoa' izeneko programearen barrruan kokatzen dan ekimena da gidea, eta Ortuellako Udaleko langileak eta politikariak hizkuntzearen erabilera ez-sexistea erabili daien hezi eta sentsibilizetea dau helburu.
'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean' jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak Durangon
2008-11-05 14:28 Euskerea berbagaiIkastaroa bihar, zemendiak 6, Durangoko Landako Guneko Elkartegian izango da. Jardunaldien helburua administrazino desbardinetako euskera eta kultura sailetako beharginei eta euskalgintza zein kulturgintzako bestelako entidade edota taldeei toponimiaren gaia zelan landu azaltzea eta erakustea izango da.
Emir Kusturicaren musikeak zabalduko dau Zinebiren 50. urteurrena
2008-11-05 11:38 BarriakUrteurrenaren inguruko ekitaldiak aspaldi hasi ziran, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' erakusketea gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte izango da ikusgai baina egunotan jakin dogunez, Emir Kusturica zinemagile serbiarraren eta The No Smoking Orchestra bere taldearen kontzertuagaz ekingo jako Zinebiri. Zemendiaren 23an izango da emonaldia Arriaga Antzokian.
AEBetako historiako lehenengo presidente afroamerikarra. 'Yes. we can!'
2008-11-05 11:03 Begi betegarri'The Dubliners' taldearen sortzaile Ronnie Drew omenduko dabe Bilbon
2008-11-05 10:46 MusikeaRonnie Drew kantariari omenaldia egingo jako gaur, zemendiak 5, Bilboko Kafe Antzokian 20:30ean. Bertan izango dira Phelim Drew semea, musikari eta aktorea eta Antonio Breschi bere Nomadic Piano proiektuagaz. Konbidau moduan Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala, Joxe Angel Irigaray eta Benito Lertxundi izango dira.
Eusko Jaurlaritzeak 60.000 euro emongo deutsoz Euskal Kultur Erakundeari bere jarduerak laguntzeko
2008-11-05 10:35Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak euskal kulturearen adierazpideei jagokezan jardueretan hartzen dau esku, besteak beste, literaturan eta argitalpenean, antzerkian eta bertsolaritzan, ikus-entzunezkoetan, dantzan, kantuan eta musikan, arte plastikoetan, eta ondarean.
Euskal ordezkaritza zabala Habanako XXVI. Nazinoarteko Industria Azokan
2008-11-04 16:35 Euskaldunak munduanGaur egun 37 euskal enpresa dagoz Kuban kokatuta, gehienak energiaren eta hornidura industrialeko sektoreetakoak. Sektore horreetan euskal enpresak liderrak dirala Kuban azpimarratu dabe SPRItik, 'kalidade eta gaitasun tekniko altuko irudia eskainiz'.
Nierebanoa.com, 'Pauso bat harago'
2008-11-04 14:43 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren hamargarren urteurrena tarteko dala, euskerearen normalizazinoan 'Pauso bat harago' joatea ezinbestekotzat jo eta 'Bai euskarari' leloa, 'Euskaraz bai' bilakatu da.
Jokin Muñoz eta Josu Zabaleta Euskadi Sarietan irabazle
2008-11-04 14:38 sariak-autortzakEuskerazko testuei jagokenean, Jokin Muñozek lortu dau 2008ko Euskadi Saria 'Antzarraren bidea' testuari esker. Itzulpengintzako saria, barriz, Josu Zabaletak jaso dau, 'Gaueko gezurra' lanagaz. Aurretik Euskadi Saria irabazita dagoz sortzaile biak.
Nestor Basterretxearen 'Euskal kosmogonia' Bilboko Arte Eder Museoan
2008-11-04 14:23 Kulturea'Euskal kosmogonia' bildumako obrek XX. mendeko bigarren erdialdean, euskal eskulturagintzeak izan eban sorta ospetsuenetako bat osotzen dabe. Lehenengoz, 1973an erakutsi ziran Bilboko Arte Eder Museoan eta orain, barriro jarri ditue ikusgai 2009ko zezeilaren 1era arte.
Elikagai funtzionalak (I): prebiotikoak eta probiotikoak
2008-11-04 11:35 Jan edanakAzken urteetan asko zabaldu dira elikadura produktu honeek, organismoaren hesteen floran nahiz osasunean, oro har, on egiten dabelako. Gero eta seguruago dakigu oso garrantzitsua dala dieta orekatu bat izatea gure osasunaren onerako, eta holako elikagaiek gerora izan daitekezan minei aurrea hartzen deutsee.
iPod, Blackberry eta Zune barriak
2008-11-04 11:11Erosi barri dogun aparatu elektronikoaren ostean gure boltsiloetan oraindino diruaren hutsunea sentiduten dogunean, merkaduan tramankulu barriak dagoz. Lasterketa honetan ez gara sekula tropelaren aurreko aldean egongo, inondik inora.





Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...