Zinebiren 50 urteak gogoratzeko erakusketea zabaldu dabe

Bizkaie! 2008-11-05 16:33

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren 50. edizinoa amaitu arte -zemendiak 29-, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' izeneko erakusketea izango da Bilboko Zinebi Gunean, doban. Zinemaldiak mende erdi honetan bizi izan dauen ibilbidea errepasauko dau erakusketeak.

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren 50.edizinoa amaitu arte -zemendiak 29-, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' izeneko erakusketea izango da Zinebi Gunean, doban. Zinemaldiak mende erdi honetan bizi izan dauen ibilbidea errepasauko dau erakusketeak. Antolatzaileen esanetan, 'erakusketa hau oroitzapenen mundura eta amesen lurraldera bidaia izango da, eta sasoi bateko Gran Via Zine aretoa, gure festibalaren jaiotza-lekua, barrutik ezagutzeko aukera parebakoa'.

Erakusketan, aktore aulkiak, zeluloide latak, klaketak, fokoak, tripodeak, zine-kamerak eta zine munduagaz lotutako beste elementu batzuk topauko ditugu, baita ikus-entzunezko elementuak, argazkiak, kartelak, egunkari zatiak, ilustrazinoak eta filmautako irudiak be.

Ibilbidea bost zatitan banatzen da, festibalaren hamarkada bakotxeko zati bana. Hamarkada bakotxak, ganera, film adierazgarri baten izenburua dauka: 1959-1969: Qué verde era mi valle...; 1970-1979: Grandes Esperanzas; 1980-1989 La ciudad desnuda; 1990-1999: La Tierra de la Gran Promesa; 2000-2008: Metrópolis.

Bisitea amaitzeko, festibalaren irabazleen hautaketa batzen dauen bideoa ikusteko aukerea egongo da, alboko gela batean etenik barik eskainiko dan zine-emonaldian.


Ordutegia

Astelehenetik zapatura: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era
Domekatan: 11:00etatik 14:00etara

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu