OST bermeotarrek metala eta melodia buztartu ditue

Bizkaie! 2008-11-06 14:42   Musikea

Laugarren disko hau, 'Inorena ez den lurrean', aurrekoa legez, metalaren eremuan dago: 'gure betiko metalari ikutu desbardinak ganeratu deutsaguz; izan be, hainbat estilotako musikea entzuten dogu', azaldu dau Jonik. Diskoak bitxikeriak be baditu, metaletik urrunduta. 'Dena den...' izeneko kantan, berbarako, Kataluniako runbaren ikutuak jatorkuz eta 'abesti berezia da guretzat'.

Laugarren diskoa, 'Inorena ez den lurrean' izenekoa aurkeztu dau gaur OST taldeak Bilbon. Aurkezpenean taldekide bakarra izan da. Joni Guarrotxena bateria. Besteak Jabi Guarrotxena gitarrea, Iker Bengoetxea gitarrea eta Joni Garamendi bajua dira. Jonigaz, Ritxi Aizpuru, Baga-biga diskoetxeko ordezkari lanetan.

Laugarren disko hau, aurrekoa legez, metalaren eremuan dago: 'gure betiko metalari ikutu desbardinak ganeratu deutsaguz; izan be, hainbat estilotako musikea entzuten dogu', azaldu dau Jonik. Diskoak bitxikeriak be baditu, metaletik urrunduta. 'Dena den...' izeneko kantan, berbarako, Kataluniako runbaren ikutuak jatorkuz eta 'abesti berezia da guretzat'.

OST taldeak Koba estudioan (Bilbo) grabau dau diskoa 2008ko irailean. Xanpe (PiLT) soinu teknikariak egin ditu grabazinoa eta nahasketea. Tartean, hainbat kolaboratzailek parte hartu dabe: Rafa Ruedak bakarrizketea egin dau 'Ezagutzen ez dena' kantan; Aiora Renteriak (Zea Mays) ahotsa sartu dau abesti horretan baita; Argik (Kode) koruak egin ditu 'Berriz' kantan; Mikelek (Loan) be bai 'Ezerezean' introan; eta Terek Txeloa jo dau 'Gelditu denbora' kantan.

'Orain arte egin dogun diskorik onena da', esan dau barre artean Jonik. 'Gitarrek garrantzia hartu dabe eta punteo ugari dagoz', ganeratu dau. Melodiari garrantzia emonaz, 11 kanta batzen dituan lanagaz jatorkuz bermeotarrak.


Taldearen historia

OST taldea 1995ko udan sortu zan Bermeon. Sarritan pasetan dan moduan, beste talde batzuetan ibilitako jenteak emon eutson hasierea taldeari. Lau kantaz osotutako maketea preparau ostean, 1996an 'Hitzak-Hotzak' izeneko diskoa argitaratu eben Gor diskoetxeagaz. 1997an, Bilbo Hiria rock lehiaketan bigarren izan ziran eta 1998an 'Salbuespena' diskoa kaleratu eben, barriro Gor diskoetxeagaz. Hortik aurrera, aldaketa ugari izan ziran taldean, taldekide batzuk joan eta besteak etorri, diskoetxerik barik geratu, diskoaren argitarapenean atzerapenak... Askok desagertutzat jo arren, 2006an Baga-biga diskoetxeagaz 'Ostinato' izeneko lanagaz etorri ziran eta euren azken frutua gaur aurkeztu dabena da, diskoetxe beragaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu