Emir Kusturicaren musikeak zabalduko dau Zinebiren 50. urteurrena

Bizkaie! 2008-11-05 11:38   Barriak

Urteurrenaren inguruko ekitaldiak aspaldi hasi ziran, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' erakusketea gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte izango da ikusgai baina egunotan jakin dogunez, Emir Kusturica zinemagile serbiarraren eta The No Smoking Orchestra bere taldearen kontzertuagaz ekingo jako Zinebiri. Zemendiaren 23an izango da emonaldia Arriaga Antzokian.

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldia zemendiaren 23tik 29ra egingo da Arriaga Antzokian. Jaialdi berezia da aurtengoa, 50. urteurrena dalako. Urteurrenaren inguruko ekitaldiak aspaldi hasi ziran, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' erakusketea gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte izango da ikusgai baina egunotan jakin dogunez, Emir Kusturica zinemagile serbiarraren eta The No Smoking Orchestra bere taldearen kontzertuagaz ekingo jako Zinebiri. Zemendiaren 23an izango da emonaldia Arriaga Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Interesauta dagozanentzako, sarrerek 6-18 euro arteko salneurria izango dabe eta asteon jarriko ditue salgai antzokiaren txarteldegian eta BBK sarean (Interneten, 944-310310 telefonoan eta BBKren zerbitzu-anitzeko kutxazainetan).

Bilbao 700 Fundazinoa eta ZINEBI dira kontzertuaren babesleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu