Finlandiarrak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan

Bizkaie! 2008-11-06 17:38   Kulturea

Gerediaga Alkarteak eta Euskal Idazleen Alkarteak atzerriko literaturgintzea Durangoko Azokara ekarteko ekimenagaz hirugarren urtea beteko dabe. Aurreko bi urteetan Eslovenia eta Georgiako idazleak konbidatu ditue. Aurten, barriz, Finlandiakoak izango dira.

Gerediaga Alkarteak abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo dan 43. Euskal Liburu eta Disko Azokan egingo diran ekimen biren gaineko prentsaurrekoa emon dau gaur. Aurkezpen ekitaldian izan dira Dani Maiz, Euskal Irudigileen Alkarte Profesionaleko presidentea, Jon Irazabal, Azokako zuzendaria, Tytti Thusberg Suomitar-Euskalherria Kultur Alkarteko presidentea eta Fito Rodriguez Euskal Idazleeen Alkarteko presidentea).

Gerediaga Alkarteak eta Euskal Idazleen Alkarteak atzerriko literaturgintzea Durangoko Azokara ekarteko ekimenagaz hirugarren urtea beteko dabe. Aurreko bi urteetan Eslovenia eta Georgiako idazleak konbidatu ditue. Aurten, barriz, Finlandiakoak izango dira.

Salla Järnefelt idazlea izango da Durangon. Mikkelin jaio zan 1968an. Finlandiera Filologiako Doktoratua da. Finlandiako literaturan espezialitatua dago, batez be, nobela poliziakoan. Literatura kritikari eta ikertzailea da. Aldizkari digitala be badauka Interneten: www.tekohengitys.com.

Finlandiako literaturea Durangora konbidatzeko ezinbestekoa izan da Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Alkartearen laguntzinoa. 2000n sortutako alkartea da eta gaur egun 20 lagun inguru dira. Euren lehentasuna Suomi-Euskera-Suomi lehenengo hiztegia egitea da. Proiektu horretan 3 urte daroez eta 5.000 sarreratik hur dagoz. Alkartearen beste helburu batzuk Euskal Herriko eta Finlandiako kulturea, hizkuntzak eta hartu-emonak bultzatzea dira.

Literatureari jagokonez, orain arte, Bernardo Atxagaren liburuak eta Joxemari Iturralde idazlearen nobelea, 'Euliak ez dira argazkietan azaltzen' dagoz suomieraz.

Suomi finlandieraren jatorrizko izena da. Euskereak legez, historian asko burrukatu behar izan dabe Finlandian hizkuntzearen alde. Hizkuntza aurreindoeuroparra da. Finlandiako literatura eta suomia abenduaren 6an izango dira protagonista Durangoko Azokan. Data esanguratsua: Suomiren independentziaren eguna (1917tik).


Egitaraua (Abenduak 6)

- 12:30etan, berbaldia: 'Finlandiako literaturearen garaiak erdiarotik gaurdaino'. Hizlaria: Salla Järnefelt. Itzultzailea: Tytti Thusberg. Elkartegian.
- 18:00etan, Poesia errezitaldia. Finlandiako eleberri eta olerki errezitala suomieraz eta gero euskeraz itzulita, Finlandiako musikeagaz batera (DJ mundu, Iñaki Munduate Etxarri).
- Erakusketea: Finlandiari buruz datu orokorrak, hezkuntza sistemea, hizkuntzearen sustraiak, finlandierearen berreskuratze prozesua historian, suomieraz literatureak izan dauen eboluzinoa...


Irudigileen jardun profesionala Durangoko Azokan

Gerediaga Alkarteak eta Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak, alkarlanean, aurtengo edizinoaren gai nagusia 'Irudia' dala aintzat hartuta, ilustrazinoaz jardun profesionala antolatu dabe. Berenberegi, irudigintzan dabiltzan profesionalei, ikasle, irakasleei zuzenduta badago be, jardunaldi edegia izango da. Beraz, interesa dauen edonork parte hartu ahal izango dau, dobako jardunaldian. Halan da be, hurrengo e-postan izena emotea eskatuko jake: info@apie.eiep.com

Eguna: Abenduak 5.
Lekua: Durangoko Elkartegia.


Egitaraua:

- 11:30. Berbaldia (Arnal Ballester).
- 12:30. Mahaingurua (Iñaki Martiarena Mattin, Aitziber Alonso, Arnal Ballester). Moderatzailea (Danimaiz).
- 17:00. Zuzeneko horma irudia.


Konbidatuak:

Arnal Ballester. Espainiako Kultur Ministerioak 2008an emon dauen Ilustrazino Sari Nazionala. 1955ean Bartzelonan jaioa. Historian lizentziatua. 60Ko hamarkadan umore grafiko aldizkarietan kolaborazinoak egiten hasi zan. Gaur egun, batez be, haur eta gazte literaturako liburuen ilustrazinoak egiten ditu. Baina, kartelak edota marrazki bizidunak be lantzen ditu. Bartzelonako Massana Eskolako ilustrazino irakaslea da eta Donako Eskola Profesionalean. (www.arnalballester.com)

Iñaki Martiarena 'Mattin'. Alor desbardinetan trebatua: ilustrazinoa, komikia, karikatura eta zuzeneko emonaldiak...

Aitziber Alonso. 1994ean arte ederrak bukatu zuen UPVko Leioako fakultatean. Urtetan Artelekun ibili da beharrean. Galtzagorrin Itziar Zubizarretagaz aretoak preparetan ibilten da irudigile bezela. Bere lehenengotako lana 1999an izan zan Talaia aldizkariarentzat irudiak egiten Alberdania argitaletxeagaz. (iturria: galtzagorri.org)

Danimaiz. Euskal Irudigileen Alkarte Profesionaleko presidentea. www.apie-eiep.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu