Hizkuntzak eta Immigrazinoa II. Kongresua Bilbon

Bizkaie! 2008-05-21 12:25   Euskerea berbagai

2007an zehar, Ikuspegi eta UNESCO Etxeak egun Euskal Herrian immigrazinoaren ondorioz berba egiten diran hizkuntzei buruzko ikerketea egin dabe. Ikerketak 100 hizkuntza identifikau ditu, eta hizkuntza-aniztasun horren inguruko datuak aurkeztuko ditue Kongresuan.

Balendin Txiki II. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2008-05-21 11:20   Bertsolaritzea

Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6. mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar eutsen: ‘Zer botaten dozu faltan zure herrian?

Abel Enbeitaren ‘Goizero’

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-05-20 18:42   Bertsolaritzea

Aurrekoan be esan neutsuen Jentilen Kopla-paper lehiaketako lan gehiago jarriko nituala. Hona hemen ba, bigarren saria eskuratu eban Abel Enbeitaren ‘Goizero’ kopla-sorta:

Agur Windows XP sistemeari?

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-05-20 18:19

Windows sistema operatiboa mundu guztiko ordenagailuetara zabaldu da eta ezelako duda barik, gehien (eta askogaitik) erabiliena da. Baina urteak joan, urteak etorri gauzak aldatzen doaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Soilik bilbotarrek 'Ilun' izeneko lehenengo diskoa plazaratu dabe

Bizkaie! 2008-05-20 18:09   Musikea

'Berbek definiduten dabe zelako musikea egiten dogun. Berbak eta musika estiloa bide beretik joan behar dira eta gure berbak tristeak, malenkoniatsuak, mistikoak dira, gure musikea legez', azaldu dabe taldekideek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leioako Umore Azokan, 12 konpainia euskaldunetatik erdiak ikuskizuna estreinauko dau

Bizkaie! 2008-05-20 15:47   Kulturea

Bizkaie!-n aurreratu genduan legez, Leioan maiatzaren 22tik 25era egingo dan azokan, danetara, 47 konpainia izango dira, horreetatik 12 euskaldunak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eñaut Intxaurragagaz berbaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-05-20 15:30   Bertsolaritzea

Eñaut Intxaurragak hirugarren txapela dau aurtengoa. Bizkaie! Arratiako txapeldunagaz egon da finaleko eta final osteko gogoetak batzen. Zeaniztarrak atoan eta gustura erantzun deutso gure deiari.

Euskaltzaindiak ‘Euskera’ agerkaria barriztau dau

Bizkaie! 2008-05-20 14:49   Euskerea berbagai

Aro barriaren lehen zenbakiaren gai nagusia ‘Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua’ liburua da eta aste honetan aurkeztuko da

Hemendik aurrera, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratuko dira urtero-urtero. Horreetatik bik -lehenengoak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa batuko ditue. Bigarrenak, barriz, ikerketa-lanak eta liburu aitamenak jasoko ditu berenberegi.

Gure ume eta gazteak harrijasotzaile bihurtzeko bidean...

Markues 2008-05-20 13:06   Begi betegarri

Umeentzako albumak sortzeko II. Etxepare bekea

Bizkaie! 2008-05-20 12:28

2006tik aurrera, Etxepare umeentzako albumak sortzeko beka bihurtu zan, euskeraz sortutako albumen produkzinoa sustatzeko helburuagaz. Izan be, euskeraz argitaratzen diran album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskeraz sortuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ da 2007ko Beterriko Liburua

Bizkaie! 2008-05-20 11:27   sariak-autortzak

Euskal irakurzaleen lehenengo akademia dan 111 Akademiak izentau dau aurtengo obra saritua

Jokin Muñozek bere liburua irakurria izan dala jakitean sentidu duen poza adierazo gura izan dau: ‘poz handia da niretzat liburua irakurri dala jakitea, testuak, berbak, ez baitira ezer irakurlerik barik. Sari honek erakusten dau antzara bizirik dagoala, bidean dagoala’.

London International Wine & Spirits azokan 14 euskal upategi egongo dira

Bizkaie! 2008-05-20 11:10   Jan edanak

Gaurtik eguenera bitartean Londoneko Excel Exhibition Center-en egingo dan azokan Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua izango da babesa eskaintzeko.

'Radiohead: The Best Of': bagilaren 3an salgai

Bizkaie! 2008-05-19 18:13   Musikea

Radiohead taldearen antologia lau euskarritan jarriko da salgai: 16 kantako CDan, 29 kanta izango dituan CD bikotxaren lujozko edizinoan, binilozko lau LPtan eta 21 musika-bideo dituan DVDan.

Eskuko telefonoagaz egindako film laburrak genero indarkeriari aurre egiteko

Bizkaie! 2008-05-19 17:49   Barriak

Modu didaktiko eta sortzaile honek bikoteen arteko genero indarkeriak dakartzan arazoen aurrean gazteak sentsibilizetea dau helburu.

Luis Eduardo Autek eta Ruper Ordorikak literaturea eta musikea aztertuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2008-05-19 15:41   Musikea

Kantautoreek inspirazinoa non eta noiz topetan dan, sortzeko prozesua eta beste hainbat gai landuko ditue maiatzaren 20an, martitzena, 19:30ean Bilboko Bidebarrieta kulturgunean.

Vendee Globe estropadea buruan, Pakea Bizkaiak bertan behera itxi dau Transat Artemis

Bizkaie! 2008-05-19 15:38   Euskaldunak munduan

Apur bat triste, baina erabagi zuzena hartu dabela pentsaurik, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia), lurreko taldeagaz kontsultau ondoren, atzo azken orduan Bilborantz abiatu zan.

Eñaut Intxaurragaren hirugarren txapela eta Arrate Illaroren lehenengoa

Bizkaie! 2008-05-19 15:15   Bertsolaritzea

Arrate Illarok eta Eñaut Intxaurragak udagoienean jokatuko dan Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dabe astegoienean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ibilaldia´08 ate-joka dago

Bizkaie! 2008-05-19 15:04   Euskerea berbagai

Egun gitxi falta dira aurtengo Ibilaldirako. Astebete be ez. Aurten, Zornotzako Andra Mari Ikastoleak dauka Bizkaiko Ikastolen Jaia antolatzeko ardurea eta 'Amore bi eta...' lelopean egingo dau maiatzaren 25ean. Ataratako etekinak bigarren lerroa zabaltzeko erabiliko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabi Paya bertsolariagaz berbaldiak antolatu ditue Bilboko zenbait ikastetxetako 11 eta 14 urte arteko ikasleentzat

Bizkaie! 2008-05-19 12:18   Bertsolaritzea

Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolatu dau jarduerea, gazteek euren artean euskeraz egin daien, ‘euskal kulturan bide luzea egina dauen gazte honen esperientziaren bitartez’.

Igaz baino 2.000 lagun gehiagok egingo ditue HABEren euskera-gaitasun tituluen azterketak

Bizkaie! 2008-05-19 12:05   Euskerea berbagai

Euskera-gaitasun tituluen baliokidetzarako Dekretua indarrean dagoanetik 9.747 euskera ikaslek parte hartuko dabe Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetan egingo diran HABEren 2008ko lehenengo deialdiko azterketatan, 1., 2. , 3. edota 4. mailak lortzeko asmoz.