Ander Fuentes 'Itturri' zubietarra jaun eta jaube Agoitzen

Bizkaie! 2010-02-01 11:02   Bertsolaritzea

Igazko finalistea izandako Ander Fuentes 'Itturri' zubietarra jaun eta jaube izan da astegoienean Agoitzen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioan.

Igazko finalistea izandako Ander Fuentes 'Itturri' zubietarra jaun eta jaube izan da astegoienean Agoitzen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioan. Aizarotz eta Sunbillako saioen ostean, Agoitzera heldu da astegoien honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketea.

'Itturri' zubietarragaz batera, Leitzako hiru bertsolarik parte hartu dabela nabarmendu behar da: Miel Mari Elosegi 'Luze', Diego Riaño eta Jose Luis Barberia 'Zili'. Azken honek lehenengo aldiz hartu dau parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

Agoitzen izandako beste bi bertsolariak Oskar Estanga, igaz atsedena hartu ostean Txapelketara itzuli dana, eta Saioa Alkaiza antsoaindarra dira.

Lehenengo faseko ganerako saioetan bezela, Agoitzen irabazi dauen Ander Fuentesek zuzenean lortu dau finalaurrekotarako txartela. Ganerakoek saio guztien puntuazinoa ezagutu arte itxaron beharko dabe, hurrengo fasera pasauko diran ala ez jakiteko.


Agoitzeko saioa. Sailkapena

- Ander Fuentes 'Itturri' (380.5)
- Oskar Estanga (376)
- Migel Mari Elosegi 'Luze' (363.5)
- Saioa Alkaiza (362.5)
- Jose Luis Barberia 'Zili' (354)
- Diego Riaño (350)


Azken-laurenak. Sailkapena

- Arkaitz Goikoetxea Arriola: 427.5
- Xabier Legarreta 'Arano': 414.5
- Julen Zelaieta Iriarte: 401
- Oier Lakuntza: 389.5
- Iñigo Ibarra: 385
- Ander Fuentes 'Itturri': 380.5
- Oskar Estanga: 376
- Iñaki Aleman: 375
- Aimar Karrika: 365
- Migel Mari Elosegi 'Luze': 363.5
- Saioa Alkaiza: 362.5
- Aritz Saragueta: 357
- Jose Luis Barberia 'Zili': 354
- Bittor Elizagoien: 353.5
- Diego Riaño: 350
- Iker Gorosterrazu: 341.5
- Ekaitz Astiz: 334
- Egoitz Gorosterrazu: 330.5


Orain arte, Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta eta Ander Fuentes 'Itturri' dira finalaurrekoetara sailkatzea lortu daben hiru bertsolariak, Aizarotzen, Sunbillan eta Agoitzen irabazita. Horreekaz batera, hasieratik hiru bertsolari dagoz zuzenean sailkatuta finalaurrekoetarako: Jon Barberena, Iñigo Olaetxea eta Julio Soto.

Astegoien honetako azken-laurenaren ostean, zezeilaren 6an izango da lehen faseko azken saioa, Garesen. Horretan erabagiko da finalaurrekoetarako sailkatuko diran bertsolariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu