Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak Sabino Arana Saria jaso dau Bilbon

Bizkaie! 2010-02-01 10:48

Beste saridunak Manuel Elkin Patarroyo zientzilaria, aurten mendeurrena ospatzen dauen Reala futbol taldea, Inma Shara orkestra zuzendaria, arrantza sektorea eta Altuna y Uria enpresea izan dira.

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak Sabino Arana Saria jaso dau Bilbon, bere alderdiaren eta beragaz batera Eusko Jaurlaritzan egon ziran kontseilarien babesagaz. Beste saridunak Manuel Elkin Patarroyo zientzilaria, aurten mendeurrena ospatzen dauen Reala futbol taldea, Inma Shara orkestra zuzendaria, arrantza sektorea eta Altuna y Uria enpresea izan dira.

Saridunek eskainitako prentsaurrekoan Ibarretxek ez dau politikearen inguruko galderarik erantzun, 'gaur ez da horretarako eguna, hori bihar erantzungo dot eretxi artikuluetan'.

Ibarretxek lehendakaria zanean beragaz egon ziran kontseilariei eskaini deutse saria: 'euskaldun umila naz eta nire herrialdeagaitik egin neban lana eskertzen deuste, nik egin beharrekoa baino ez neban egin', adierazo dau Ibarretxek.


Manuel Elkin Patarroyo

Ibarretxez gan, beste saridunak egon dira, tartean Manuel Elkin Patarroyo zientzilaria. Pataroyok malariaren kontrako txertoa asmau eban orain 23 urte eta gaixotasun honen kontra burrukatzeko emon eban txertoa ezelako irabazirik lortu barik. Patarroyok Munduko Osasun Erakundea (OMS) kritikau dau A Gripearen kontrako txertoakaz politizau dabelako.


Inma Shara

Inma Shara orkesta zuzendariak 'nire herrian profeta izatea' eskertu dau. 'Gaur Inmaculada Saratxaga naz, euskalduna eta arabarra izateagaitik harro nago', adierazo dau.


Reala

Jokin Aperribay Realeko presidenteak talde donostiarrak hainbat kirol talde dituala gogorarazo dau, atletismoa edo hockeya tartean, baina 'gipuzkoarrak batzen dituana futbola da', esan dau.

Bigarren mendeurrenaren lehenengo zeregina lehen mailara bueltetea izan behar dala esan eta itxaropentsu agertu da Aperribay. Momentu honeetan erakunde, hartzekodun eta jokalarien laguntzinoa eskertu dau.


Arrantza sektorea

Iñaki Zabaleta Bizkaiko arrantza-kofradiaren presidenteak jaso dau euskal arrantza sektoreak lortutako saria. Bestalde, Argi Galbarrituk Alakranaren kapitainaren arrebak bahiketeak iraun eban bitartean jasotako laguntzinoa eskertu dau.


Altuna y Uria

Fernando Lucas Altuna y Uria enpresaren gerenteak adierazo dauenez, sektorean krisia egon arren 'ilusinoz beterik' dagozala esan dau. ETAk 2008an hil eban Inaxio Uria izan zan enpresearen sortzaileetako bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu