'Jantzearen Ilbetea' egingo da lehenengoz Bilboko Arriaga Antzokian martiaren 5ean

Bizkaie! 2010-01-28 14:39   Kulturea

'Jantza Ilbetea' saioko partaideak hautatzeko, Emilio Sagi Arriaga Antzokiko arte-zuzendaria buru dan hautaketa-prozesua antolatuko da. Hautagaiak ez dira profesionalak izan behar, eta baldintza bakarra jantzan ondo egitea da. Ez dago mugarik estiloei jagokoenean, eta jantza zentzurik zabalenean ikusiko da: jantza klasikotik proposamen garaikideetaraino, euskal jantzetatik edo hip-hopetik pasauta.

Bilboko Arriaga Antzokiak urtarrilaren 16ean 'arrakasta handiz' egindako 'Opera eta Zarzuela Ilbetea' saioren ondoren, hurrengo Ilbeterako hautagaiak aukeratzeko epea zabalik dago gaurtik aurrera. Kasu honetan, jantzea izango da gai nagusia lehenengoz, eta martiaren 5ean, hautatutakoek agertoki bilbotarrean jantzan egiteko aukerea izango dabe.

Ilbetea kulturearen bidez ospatzeko ekimen original honegaz, antzokiaren helburua da 'Arriagako ateak eta leihoak edegitea'. Gauzak holan dirala, Arriagan jantzan egin gura dauenak, antzokiko arduradunei jakinarazotea besterik ez dau egin behar, telefonoz edo posta elektronikoz.

'Jantza Ilbetea' saioko partaideak hautatzeko, Emilio Sagi Arriaga Antzokiko arte-zuzendaria buru dan hautaketa-prozesua antolatuko da. Hautagaiak ez dira profesionalak izan behar, eta baldintza bakarra jantzan ondo egitea da. Ez dago mugarik estiloei jagokoenean, eta jantza zentzurik zabalenean ikusiko da: jantza klasikotik proposamen garaikideetaraino, euskal jantzetatik edo hip-hopetik pasauta.

Proposamen honen amesa da antzokia jantzazale guztiei edegitea, salbuespenik barik. 'Jantza Ilbete' honetan parte hartu gura dabenek informazino 94 403 55 00 telefonoan edo plenilunio@teatroarriaga.com helbide elektronikoan lortuko dabe.

Publikoak jantzea nagusi izango dan Ilbeteaz gozetako aukerea izango dau, prezio merkearen trukean, martiaren 5ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu