Bake eta Berradiskidetzearen Gernika Sarietara hautagaiak aurkezteko epea zezeilaren 15era arte luzatuko da

Bizkaie! 2010-02-02 10:22

Sarietako batek bakearen alde modu anonimoan lanean ibili diranen eginkizuna saritu nahi dau, eta besteak, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak sarituko ditu, gatazkak konpontzen ahalegindu eta etorkizunari begirako berradiskidetze prozeduretako oinarriak jarteagaitik nabarmendutakoak.

Bake eta Berraskidetzearen 2010eko Gernika Sarietara hautagaiak aurkezteko epea beste 15 egunez luzatuko dala jakinarazo dau Ekain Ormaetxea Gernika-Lumoko Udaleko Kultura zinegotziak eta, beraz, zezeilaren 15era arte egongo da epea zabalik.

Herriko edozein kultur taldek edo norbanakok aurkez leikez sari horreetarako hautagaiak. Sarietako batek bakearen alde modu anonimoan lanean ibili diranen eginkizuna saritu nahi dau, eta besteak, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak sarituko ditu, gatazkak konpontzen ahalegindu eta etorkizunari begirako berradiskidetze prozeduretako oinarriak jarteagaitik nabarmendutakoak.

Aurreko edizinoetan, besteak beste, kandido Saseta, Dekha Ibrahim Abdi, Michael Gasper, Juan Gutierrez, Adolfo Perez Esquivel eta Gernikako Bonbardaketearen Lekukoen Kolektiboa izan dira sarituak.

Sari modura, berradiskidetza gaia inspirazino-iturri hartuta William Kellyk eta Alex Carrascosak egindako bi artelan banatuko dira, urtero legez, apirilaren 26an, data horrek bat egiten dauelako Gernika-Lumoko bonbardaketearen urteurrenerako oroitzapen ekitaldiakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu