Kilometroak 2010ek jarri dau martxan bere webgunea eta Interneteko sare sozialetan be egongo da

Bizkaie! 2010-01-29 11:21

Pasaia-Lezoko ikastoleak, Kilometroak 2010 (KMK10) Gipuzkoako Ikastolen aldeko Jaialdiko antolatzaileak, aurtengo edizinoko webgunea (www.kilometroak.net) jarri dau martxan eta gainera, Twiter, Tuenti eta Facebook Interneteko sare sozialetan be egongo dala iragarri dau.

Pasaia-Lezoko ikastoleak, Kilometroak 2010 (KMK10) Gipuzkoako Ikastolen aldeko Jaialdiko antolatzaileak, aurtengo edizinoko webgunea (www.kilometroak.net) jarri dau martxan eta gainera, Twiter, Tuenti eta Facebook Interneteko sare sozialetan be egongo dala iragarri dau.

Pasaian eskainitako prentsaurrekoan, Agustin Migeltorena Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak eta Edurne Urkilla eta Iker Vidal KMK10eko Komunikazino Batzordeko kideek aurtengo ekitaldiaren azken barritasunak azaldu ditue. Urkilak adierazo dauenez, webguneaz gan, KMK10 Twiter, Tuenti eta Facebook lako sare sozialetan egongo da aurten. Modu horretan, interesatuek egunean egunean ezagutu ahal izango ditue jaialdiaren azken barriak.

Urkilak esan dau ezinbestekotzat jo dabela teknologia barriak bere osotasunean ulertzea aurtengo edizinoaren antolaketarako. Horregaitik, Interneti eta sare sozialei ahalik eta probetxurik handiena ataraten saiatuko dira. Webguneari jagokonez, Kilometroak 2010ek emoten dauen informazino interesgarrienera heltzea bilatzen dauela jakinarazo dabe.

Bestalde, Vidalek azpimarratu dau Pasaia-Lezoko ikastoleak antolatuko dauen Kilometroak jaialdiak 1.000 lagun dituala honezkero Tuentin eta 300dik gora Facebook-en. Datozen egunetan zenbateko horreek nabarmen igotea espero dauela esan dau. Azken buruan, Vidal jn.ak esan dau KMK10eko webgunea jaialdiak sare sozialetan dituan espazioetara Boxton maskotearen profilaren bitartez sartzeko aukerea erraztuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu