BiscayTIK proiektuaren esparruan eginiko azken aurrerapenak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2010-01-29 14:34

Jose Luis Bilbaok BiscayTIK proiektua sorrarazo eban helburua gogorarazo dau: 'Bizkaia nazinoarteko erreferente bihurtzea informazino eta ezagutza teknologien aplikazinoari jagokonez; horretarako, proiektu barritzaile eta aitzindaria egon behar zan, herritarrek udal administrazinoetan egiten dituen gestinoak errazteko...'.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok Foru Aldundiak BiscayTIK proiektuaren esparruan eginiko azken aurrerapenak aurkeztu ditu, Ibon Oñate BiscayTIK Fundazinoaren zuzendari nagusia lagun dauela.

Lehenengo eta behin, Jose Luis Bilbaok BiscayTIK proiektua sorrarazo eban helburua gogorarazo dau: 'Bizkaia nazinoarteko erreferente bihurtzea informazino eta ezagutza teknologien aplikazinoari jagokonez; horretarako, proiektu barritzaile eta aitzindaria egon behar zan, herritarrek udal administrazinoetan egiten dituen gestinoak errazteko, arloan ezagutzea sortzeko eta Bizkaian bertan garatzeko, dana helburu bategaz: Bizkaia eragile ekonomiko eta enplegu kualifikatuaren sortzaile bihurtzea'.

BiscayTIk proiektua martxan dago, honako zerbitzuokaz: eguneko 24 orduetan zabalik dagoan administrazioa sortzea, herritarrek beharrezkoak ez diran joan-etorriak ez egin behar izatea, udal zuzemenetan gardentasun handiagoa eskaintzea eta paperaren gastua neurri handi batean gitxitzea.

Horren ondoren, Ahaldun Nagusiak banan-banan aitatu ditu azken aldian BiscayTIK proiektuaren ekimen garrantzitsuenak:

· 50.000 bizkaitarrek baino gehiagok eman dabe izena @bizkaia.eu posta elektronikoan.

· Orain dala gitxi, zerbitzuak.bizkaia.eu web ataria sortu da. Hor, interesa dauen edonork izango dau aukerea jagokon udalagaz izapide telematikoa egiteko, Aldundiaren informazino-orrietan izena emoteko, eta, horrezaz ganera, lehiaketatan eta ekitaldi batzuetarako sarreren zozketatan parte hartzeko.

· Plataforma teknologiko barri bat sortu da, Interneten bidezko prestakuntzarako (hau da, e-learningerako).

· Zentro teknologikoa Leioan dago, behin-behinean; 45 behargin baino gehiago dagoz bertan beharrean.

· BiscayTIK fundazinoa proiektua nazinoartean sustatzen eta zabaltzen dago, berbarako: Suitzan, Mexikon eta Ingalaterran, eta laster, Panaman eta Finlandian.

· Beka bat sortu da, EHUgaz eta Deustuko Unibersidadeagaz batera. Helburua da 15 ikasle preparetea administrazino elektronikoan eta teknologia barrietan, kualifikazino handiko profesionalak izan daitezan.

Arratiako Mankomunidadearen eta udal pilotuen atariak (Basauri, Galdakao, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Mundaka) sortzen dabiz orain, Interneten bidez hainbat gestino egin ahal izateko; gestino horiek udal batean egiten diranen % 75 izaten dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu