London International Wine & Spirits azokan 14 euskal upategi egongo dira
2008-05-20 11:10 Jan edanakGaurtik eguenera bitartean Londoneko Excel Exhibition Center-en egingo dan azokan Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua izango da babesa eskaintzeko.
'Radiohead: The Best Of': bagilaren 3an salgai
2008-05-19 18:13 MusikeaRadiohead taldearen antologia lau euskarritan jarriko da salgai: 16 kantako CDan, 29 kanta izango dituan CD bikotxaren lujozko edizinoan, binilozko lau LPtan eta 21 musika-bideo dituan DVDan.
Eskuko telefonoagaz egindako film laburrak genero indarkeriari aurre egiteko
2008-05-19 17:49 BarriakModu didaktiko eta sortzaile honek bikoteen arteko genero indarkeriak dakartzan arazoen aurrean gazteak sentsibilizetea dau helburu.
Luis Eduardo Autek eta Ruper Ordorikak literaturea eta musikea aztertuko ditue Bilbon
2008-05-19 15:41 MusikeaKantautoreek inspirazinoa non eta noiz topetan dan, sortzeko prozesua eta beste hainbat gai landuko ditue maiatzaren 20an, martitzena, 19:30ean Bilboko Bidebarrieta kulturgunean.
Vendee Globe estropadea buruan, Pakea Bizkaiak bertan behera itxi dau Transat Artemis
2008-05-19 15:38 Euskaldunak munduanApur bat triste, baina erabagi zuzena hartu dabela pentsaurik, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia), lurreko taldeagaz kontsultau ondoren, atzo azken orduan Bilborantz abiatu zan.
Eñaut Intxaurragaren hirugarren txapela eta Arrate Illaroren lehenengoa
2008-05-19 15:15 BertsolaritzeaArrate Illarok eta Eñaut Intxaurragak udagoienean jokatuko dan Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dabe astegoienean.
Ibilaldia´08 ate-joka dago
2008-05-19 15:04 Euskerea berbagaiEgun gitxi falta dira aurtengo Ibilaldirako. Astebete be ez. Aurten, Zornotzako Andra Mari Ikastoleak dauka Bizkaiko Ikastolen Jaia antolatzeko ardurea eta 'Amore bi eta...' lelopean egingo dau maiatzaren 25ean. Ataratako etekinak bigarren lerroa zabaltzeko erabiliko dira.
Xabi Paya bertsolariagaz berbaldiak antolatu ditue Bilboko zenbait ikastetxetako 11 eta 14 urte arteko ikasleentzat
2008-05-19 12:18 BertsolaritzeaBilboko Udaleko Euskara Sailak antolatu dau jarduerea, gazteek euren artean euskeraz egin daien, ‘euskal kulturan bide luzea egina dauen gazte honen esperientziaren bitartez’.
Igaz baino 2.000 lagun gehiagok egingo ditue HABEren euskera-gaitasun tituluen azterketak
2008-05-19 12:05 Euskerea berbagaiEuskera-gaitasun tituluen baliokidetzarako Dekretua indarrean dagoanetik 9.747 euskera ikaslek parte hartuko dabe Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetan egingo diran HABEren 2008ko lehenengo deialdiko azterketatan, 1., 2. , 3. edota 4. mailak lortzeko asmoz.
Desjoyeaux Artemis-etik erretirau da
2008-05-16 15:12 Euskaldunak munduanAtzo arratsaldeko 14.45etan (GMT, Michel Desjoyeauxek (Foncia), Artemis Transat 2004ko irabazleak, antolakuntzeagaz jarri zan hartu-emonetan bere belaontziak balea bategaz talka egin ebala jakinarazoteko.
Jon Lartitegi: 'urte bi barru, hemen ez da flotarik egongo'
2008-05-16 11:56 BarriketanBermeoko 'Caraba' ontziko patroia
Piropo Lehiaketea Bermeon
2008-05-16 11:19Ekimenaren helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da. Hizkuntzeagaz jolastea, piropoak sortuz. Piropoak aurkezteko epea maiatzaren 26ra artekoa da.
Behatokiak eta UEMAk lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eskubideen babesean eraginkorragoak izateko
2008-05-16 11:15 Euskerea berbagaiBehatokiak gizarte-eragileakaz lankidetzan jardutearen garrantzia azpimarratu dau, eta beste gizarte-eragileakaz lankidetza-hitzarmenak sustatzeko pausu barriak emon gura dituela. Bestetik, UEMAko lehendakariak erakundea osotzen daben udalerriek konpromiso sendoa hartzen dabela azaldu dau.
‘Lars y una chica de verdad’, film onenarentzako Fant 2008 saria
2008-05-15 19:43 BarriakBilboko Zinemaldi Fantastikoaren XIV. edizinoko epaimahaiak sail ofizialeko film onenarentzako FANT Saria emon deutso Craig Gillespie zuzendari australiarraren ‘Lars y una chica de verdad’ izenburuko pelikuleari.
Enrique Morentek Gernikan aurkeztuko dau Picassoren obra poetikoari buruz egin dauen diskoa
2008-05-15 18:47 MusikeaEnrique Morentek kontzertua eskainiko dau bagilaren 14an Gernikako Jai-Alai pilotalekuan, Pablo Picassoren omenez argitaratu dauen ‘Pablo de Málaga’ izenburuko diskoa aurkezteko.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak makinatxu bat ekitaldi dakarz Museoen Nazinoarteko Egunerako
2008-05-15 15:58 kulturbizEgun berezi horretan Mariaren Bihotza Eleizara inguratzen diran guztiek Museoa doban bisitau eta familia osoarentzako ikuskizunez gozetako aukerea izango dabe.
Udako ezinbesteko jatekoak
2008-05-15 15:42 Jan edanakJateko-ohiturak aldatzen ari dira, eta dieta mediterraneo egoki horretatik gero eta urrunago gabilz. Lehen hartzen genduzan barazki, fruta edo zerealak baztertu eta pintxo, plater konbinatu eta aurrez preparautakoak edo ogitartekoak jaten doguz sarri. Dana dala, udea mediterraneoko dietara bueltetako sasoi egokiena da.
Santurtziko musika eskoleak 25. urtemugea ospatuko dau
2008-05-15 11:43 MusikeaSanturtziko musika eskoleak bihar, hilak 16, ospatuko dau bere 25. urteurrena, Serantes Kultur Aretoan (SKA) egingo dan jaialdian. Bertan, omenaldi ‘oso berezia’ egingo jako hasierako momentuetan eskolea bultzatu eban Pili Mugikari.
Fernando Meirellesen Blindness filmak zabaldu dau Canneseko LXI. Jaialdia
2008-05-15 11:32 BarriakMaiatzaren 25era bitartean, danetara 20 filmek parte hartuko dute lehiaketan. Sean Penn izango da epaimahaiko presidentea.
Trenbidearen Euskal Museoak 5 tren historiko jarriko ditu martxan Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2008-05-14 19:04Domekan, hilak 18, hiru tren historiko abiatuko dira museoko instalazinoetatik Lasaoko geltokiraino. Lehenengoak, Azpeititik 11:00etan urtengo dau. Tren hau antxinako Ferrocarril Vasco-Asturianoko 1004 diesel lokomotoreak atoian eroango dau, diesel motorearen sortzaile izan zan Rudolf Diesel injineru alemanaren jaiitzearen 150. urteurrena beteten dala ospatuz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...