Ander Iturriotz izango da aurrerantzean Euskal Idazleen Alkarteko buru

Bizkaie! 2010-02-08 10:26   Kulturea

Ander Iturriotz (Ordizia, Gipuzkoa, 1961) izentau dabe EIE Euskal Idazleen Alkarteko buru, Irurtzunen (Nafarroa) joandako zapatuan egindako batzar nagusian. Fito Rodriguezen lekukoa hartuko dau Iturriotzek eta beragaz batera beste sei idazlek osotuko dabe EIEren Zuzendaritza Batzordea: Castillo Suarez, Aitor Txarterina, Juan Mari Apaolaza, Carmen Valois, Josu Jimenez Maia eta Iñaki Frierak.

Fito Rodriguezek kargua itxi ostean, Iturriotz izan da hautagai bakarra eta atzoko botazinoan gehiengo osoz eskuratu eban kargua.

Atzoko batzarrean, igazko kontuak eta jarduerak onartu zituan EIEk, baita aurtengo egitasmoak be. 2010erako aurrekontua 400.000 euro ingurukoa da, 2008koa baino 200.000 euro inguru gitxiagokoa. Kontuak kontu, autofinantzaketarako bidean saiatzeko asmoa dauka alkarteak.

Beste alde batetik, Asel Luzarraga Txilen atxilotutako euskal idazlearen inguruko ardurea plazaratzeaz gan, haren errugabakotasunaren aldeko aldarria egitea onartu eban EIEk.

Ander Iturriotz Lauzirika

Soziologian doktorea eta EHUko irakaslea da. Bost liburu idatzi ditu: 'Burundak (ele laburrak)', 1982, 'Goierri I. Berrogeita hiru heiagora', 1983 eta 'Goierri II. Odolezko oskaisto denero', 1983 narratiba alorrean, Haranburu argitaletxeak argitaratuak hirurak; 'Mugaren ariketa' (Elkar, 2002), poesia lana; eta 'Boterea gizarte homerikoan' (Utriusque Vasconiae, 2002) saiakerea. Hedabide askotan kolaborau dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu