Unai Basurko urriaren 16an itsasoratuko da Les Sables d'Olonnerantz
2008-10-14 18:55 Euskaldunak munduanVende Globe Les Sabbles d’Olonnen hasiko da zemendiaren 9an, munduari itzulia da, eskala edo geldialdirik barik eta bakarka. Bizkaitarrak Open 60 Pakea Bizkaia belaontziagaz parte hartuko dau eta beragaz batera, urtekera puntuan beste 30 belaontzi izango dira. Ezustekorik ezean, lau bat hilebete beharko ditu ibilbide osoa egiteko.
Eskualdeko kultur zirkuitua antolatu dabe Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean
2008-10-14 15:37Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu euskera alkarteek eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dabe datozen asteotarako.
SGAEren 'En corto' film laburren ekimenean 13 film labur ikusi ahal izango dira Bilbon
2008-10-14 15:36 Barriak'En corto' izenburuko film laburren ekimena Bilbora helduko da lehenengo aldiz aurten. Aurreko edizinoen arrakastearen ondoren, eta Buñuel Institutuaren laguntzinoagaz, estaduko lau uritan gauzatuko da egitasmoa urriaren 15etik abenduaren 23ra bitartean.
Bilboko Plaza Barriko wi-fi eremuak 3.200 erabiltzaile baino gehiago izan ditu
2008-10-14 14:41Udal bilbotarrak leku hau aukeratu eban urian gune aitagarria dalako, eta erantzuna ikusita, Bilbok hurreko etorkizunean izango dituan wi-fi puntu ugarietako lehenengoa baino ez da izango, 'Bilbao39.net' planagaz bat etorriz, datozen bi urteetan uriak auzo bakotxean konekzino gune bat izatea aurreikusita baitago.
Galdakaoko Eguzkibegik antolatuko dauen XXXI. Ibilaldia gero eta hurrago
2008-10-14 11:58 Euskerea berbagai'Gerizpetik eguzkibegire' leloa aukeratzean euskerearen historia islatu nahi izan da, beti be ikuspegi positibotik: azken hamarkadetako iragan ilunetik eguzkirako bidean egin dan lan handia gogoratu eta lan horretan diharduela adierazo.
Jaurlaritzeak 72.776 euroko diru-laguntzinoa emon deutso Mintzalaguna egitasmoari
2008-10-14 11:16 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Elkarteen Federazinoak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Mintzalaguna' egitasmoa indartzeko, zabaltzeko eta diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dabe. 'Mintzalaguna' programa danak kontuan izanda, honezkero 2.500 mintzalagunetik gora ari dira 48 herritan banaturiko 450 mintza-taldetan.
Daniel Innerarityk gaur, urriak 14, jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria
2008-10-13 15:04Daniel Innerarity saiogile bilbotarraren pentsamenduaren unibersaltasuna, haren lanaren nazinoarteko proiekzinoa, produkzino zientifiko eta dibulgatibo ugaria, Vasconiaren kultura, gizartea eta etorkizunagaz lotutako gaiak jorratzeko gaitasuna balorau ditu epaimahaiak.
Xabier Diharce, 'Iratzeder' euskaltzain osoa hil da
2008-10-13 14:42 Euskerea berbagaiXabier Diharce, 'Iratzeder' euskaltzain oso emeritua gaur hil da, Beloken, 88 urte zituala. Haren aldeko hileta-elizkizuna urriaren 15ean, eguaztena, izango da Beloken, Urt/Ahurti herrian, Beneditarren komentuko eleizan, goizeko 10:30ean.
Haritz Rodriguez: 'erronka nagusiak web semantikoaren bidetik etorriko dira'
2008-10-13 14:03 BarriketanEuskaltubeko administratzailea
Iragarkilaburrak.com, euskerazko iragarki laburren ataria
2008-10-13 12:04Bagilean, lekuan lekuko hainbat herri aldizkarik, egunkarik eta agerkarik euskerazko iragarki laburren webguneak sortu zituen. Orain, azken hileotan proiektuagaz bat egin daben kide barriakaz batera, danak batzen dituan webgune nagusia aurkeztu dabe: www.iragarkilaburrak.com
Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek irabazi dau Mendexako kanporaketea
2008-10-13 11:00 Bertsolaritzea Zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetaraBizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioko irabazlea eta zuzenean finalaurrekoetara sailkatzen dana Eneko Abasolo 'Abarkas' da. Mendexako saioan 392,5 puntu batu zituan atzo.
X. Bad Jaialdiaren kartela, publiko inkonformistearen espiritua omenduz
2008-10-10 16:40 kulturbizAntzerki eta jantza garaikidearen erakustaldia dan BAD Jaialdiaren X. edizinoa urriaren 24tik zemendiaren 2ra bitartean egingo da aurten.
Los girasoles ciegos
2008-10-10 15:53 Zinema kritikakLos Girasoles Ciegos film ausarta da; frankismoaren bortizkeriaren eta zantarkeriari gai arantzatsuari gogor oratzen deutso, erregimenaren hipokresia eta krudelkeria salatu guran, baina, zoritxarrez, ez daki asmo onak mamitzen.
Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' filmagaz hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea
2008-10-10 15:47 BarriakRob Schmidten 'The Alphabet Killer' (2008) film estadubatuarragaz hasiko da urriaren 31tik zemendiaren 8ra bitartean ospatuko dan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astea.
'Gu gira', gure iraganaren frutua, gure etorkizuneko hazia
2008-10-10 15:29 Musikea'Gu gira' Elkar diskoetxearen azken frutua gaur aurkeztu dabe Bilbon, EITBren egoitza nagusian, disko-bilduma bikotxean (danetara, 50 kantu batu ditue) protagonista diran batzuk bertan zirala, besteak beste, Gontzal Mendibil, Niko Etxart eta Iñaki Eizmendi. Hirurak kantuan entzuteko aukerea izan da.
Zergaitik dago Japonia gu baino askozaz aurrerago?
2008-10-10 12:50 BidaideShigeru Aida japoniar lankideak argi dauka artikulu honen izenburuaren erantzuna: 'etorkizunean bizi garalako', dino. Arrazoi osoz, ganera. Zehatz esateko, aldea zazpi ordukoa da udan eta zortzikoa neguan. Baina Tokioko kaleetan zehar ibilita, hainbat kontutan Japonia aurreratuago dagoala pentsetea ezinbestekoa da.
‘Beste museoa’-ren urtebetetzea
2008-10-10 12:41Egun, pintura, eskultura, irudi, grabatu eta arte dekoratiboen artean, sei mila artelan baino gehiago batzen ditu Arte Eder Museoak, ibilbide osoa eskaintzen dau artearen historian, XII. mendetik hona.
Euskadiko 17 enpresa Canneseko MIPCOM edukien munduko azokarik handienean
2008-10-10 11:55 BarriakBasque Audiovisual goiburuan alkartuta, Euskadiko 17 enpresek parte hartuko dabe datorren astelehenean (urriak 13) hasiko dan Canneseko MIPCOM edukien munduko merkaturik handienean.
Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumek, Asier Mendizabalek eta Xabier Salaberriak irabazi dabe Gure Artea saria
2008-10-10 11:38 sariak-autortzakHiru irabazletako bakotxak 16.666 euroko saria jasoko dau. Sarien 20. aldi honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Miren Jaio (Bermeo, 1968) arte kritikaria aukeratu dau epaimahaiaren presidente eta erakusketen komisario.
Sari honen helburu nagusia arte plastikoaren eta ikus-artearen sormena bultzatzea da.
EITBren iraultzea
2008-10-10 11:06eitb.com barriaren ibilbidearen hasierea ez eze, telebista kalte barriaren (ETB-3) estreinaldia, Radio Euskadiren 25. urteurrena, EITBren Bilboko egoitza digitalaren lehen urteurrena eta denporaldi barriaren hasierea be ospatuko dira, gaur, urriak 10 eta hainbat ekitaldi izango dira egun osoan: ate edegiko eguna (10:00etatik 19:00etara), Funanbulistea San Mames eta EITBren egoitzearen artean (20:30) eta Gaztea Jaia (23:00).
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...