Enpresek eta gizarte erakundeek Bai Euskarari Ziurtagiriaren aldeko apustua berretsi dabe

Bizkaie! 2008-06-20 10:35   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Ziurtagiria arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten dauen proiektu estrategikoa da. Zortzi urteko ibilbidean Euskal Herri osoko 1.516 entidadek eskuratu dabe (danetara, 20.000 lagun baino gehiago dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean lanean dabilzanak).

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Selektibidadea EHUn egin ebenen % 96,58k gainditu egin dau

Bizkaie! 2008-06-20 10:23

Campusei begiratuta, Araban matrikulautako 997 ikasleetatik 951ek gainditu dabe, hau da, % 95,39k; Bizkaian 3.748 ikaslek egin zituen azterketak, eta 3.588k gainditu, hau da, % 95,73k; Gipuzkoan, barriz, 2.761ek egin zituen eta 2.710ek gainditu, beraz, % 98,15ek.

Heziberri, hezkuntza-sistemearen diseinuan gizartearen partaidetzea sustatzeko programea

Bizkaie! 2008-06-19 18:24

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 'Heziberri' izeneko proiektu barria aurkeztu dau Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Hezkuntza-sistemearen diseinuan gizartearen partaidetzea sustatzeko bokazinoagaz sortu da 'Heziberri', programearen sustatzaileek jakinarazo dabenez.

Bilbok 60 emonaldi ingurugaz ospatuko dau zapatuan Musika Eguna

Bizkaie! 2008-06-19 15:52   Musikea

Bilborrock aretoan, egitaraua barikuan, hilaren 20an hasiko da. Danetara, pop-rock estiloko 20 talde pasauko dira hemendik musikeari eskainiko jakozan bi egun honeetan, arratsaldeko 18:00tatik goizaldeko ordubatak bitarteko ordutegian.

The Hellacopters taldearen agurraren birea Barakaldoko Rockstar Live aretotik pasauko da irailaren 19an

Bizkaie! 2008-06-19 14:48   Musikea

The Hellacopters taldeak agur esatea erabagi dau eta despedidearen bireari ekingo deutso Europan ‘Farewell Tour’ izenburupean.

Bakiok 'Zilarrezko Erratza' jaso dau

Bizkaie! 2008-06-19 14:24

Herriaren garbiketeagaitik eta hondakinen tratamentuaren kudeaketeaigatik jaso dauen saria 50 bat herri eta entidadek jasoko dabe eta Ategrus Hondakinen eta Ingurumenaren Kudeaketarako Alkarte Teknikoak urte birik behin emoten dau.

EHUko Abesbatzak lau kontzertu eskainiko ditu Eslovenian bihartik astelehenera bitartean

Bizkaie! 2008-06-19 14:16   Euskaldunak munduan

Sentvid hiri esloveniarreko Koru Jaialdiak milaka abeslari batzen ditu, eta aurten, Eslovenia Europar Batasuneko (EB) presidentea danez, jaialdiaren antolatzaileek EBko herrialdetako koru bana konbidau nahi izan dabe eta Euskal Herriko Unibersisadeko (EHU) Abesbatza izan da Estaduko konbidatu bakarra.

Berrizen egingo da XXXVI. Ezpatadantzari Eguna

Bizkaie! 2008-06-19 13:00

‘Dantzari dantza’ edo ‘Bizkaiko Ezpatadantza’ izenakaz ezagutzen dogun dantza multzoa Durangaldeko sei eleizatetan iraun dau: Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz, eta Garain. Dana dala, antxina, gune zabalagoan dantzatuko zan seguruenik.

Euskerearen ezagutza eta erabilerea gora doaz baina erabilerea ez da hazi ezagutzaren maila berean

Bizkaie! 2008-06-19 12:48   Euskerea berbagai

Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean, 1991n baino 137.200 elebidun gehiago dagoz 2006an. Elebidunen hazkundea Nafarroan eta, batez be, EAEn gertatu da. Iparralden, barriz, oraindino be galerak dagoz, baina gazte elebidunen kopurua hasi da dagoeneko gora egiten. Aldi berean, hamasei urtetik gorako erdaldun elebakarrak orain 15 urte baino 133.900 gitxiago dira Euskal Herrian (% 70 1991n eta % 58,9 2006an).

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' Nazinoarteko XVI. Biltzarra egingo dau Euskaltzaindiak urrian

Bizkaie! 2008-06-19 12:01   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak urrian Iruñean egingo dauen Nazioarteko XVI. Biltzarra aurkeztu dau Nafarroako uriburuan. Biltzarra urriaren 6tik 10era egingo da, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean, 'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' titulupean.

Udako oporrakaz batera, beroa, kotxe pilaketak, bihurguneak, gehiegizko abiadurea... Zuhur ibili!

Markues 2008-06-19 11:30   Begi betegarri

Euskaltzaindiak Literatura Terminoen Hiztegia aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2008-06-19 10:55   Euskerea berbagai

Barikuan, bagilak 20, Literatura Terminoen Hiztegia aurkeztuko da Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Hiztegiak bildumearen zenbaki barria da eta Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak egin dau. BBKren laguntzinoz argitaratu da.

GetxoPhoto’08, irailaren 11tik urriaren 12ra

Bizkaie! 2008-06-18 19:41   Kulturea

Begihandi kolektiboaren ekinbidez, bigarrenez dator aurten GetxoPhoto, Best Brand Logo kategorian, European Design Award saria besapean dauela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikaire 2008, musikea, antzerkia eta jantzea buztartzen dituan jaialdia zapatu honetan hasiko da

Bizkaie! 2008-06-18 15:09   kulturbiz

Bagilaren 21etik garagarrilaren 28ra, 17 emonaldi eskainiko ditu Elorrioko XX. Musikaire jaialdiak: 10 kontzertu, 4 jantza ikuskizun, kale antzerki bi eta magia ikuskizun bat.

'Bidaiariaren Txokoa' programeak bidaia-postalen lehiaketarako deialdia zabaldu dau

Bizkaie! 2008-06-18 14:06

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Bidaiariaren Txokoa' programeak bidaia-postalen lehiaketarako deialdia egin dau hirugarren urtez. Izena emoteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Postal irabazlearen jaubeak hiru eguneko egonaldia irabaziko dau Kantabriako edo Asturiaseko landa-hotel batean bi lagunentzako.

Amaral, Ken Zazpi, Barrikada eta Rosario Flores izango dira, besteak beste, Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2008-06-18 11:48   Musikea

Aurtengo Aste Nagusia gero eta hurrago dago. Bagilaren 12an kartela aukeratu ondoren, abuztuaren 16tik 24ra bitartean 2008ko Aste Nagusirako Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatu dituan musika emonaldiak jakinarazo ditu.

Behatokia: ‘Bardintasunaren izenean diskriminazinoa’

Bizkaie! 2008-06-18 10:48   Euskerea berbagai

Barriro be bardintasunaren izenean, hizkuntza gitxiagotuen kontra egin dau Frantses instituzino batek, eskubide kolektiboen eta gitxiengoen autorpenaren beharra agirian itxita’, horrexek dira Behatokiak egindako adierazpenak

Andres Alberdiren ‘Oinarrizko gramatika’ kalean da, euskerea ikasten edo lantzen dabilzanentzat

Bizkaie! 2008-06-17 19:53   Euskerea berbagai

Liburuak lau barrikuntza nagusi jasoten ditu: Euskaltzaindiak gaur arte emondako arau eta gomendio guztiak osorik; gaur eguneko prosa didaktikoan nagusituz joan diran moldeak eta ohitura barriak; idaz-estilorako gomendio praktiko batzuk; eta ‘maina bereziz eta tentuz’ eginiko gaikako aurkibide zehatz eta oso bat, bilaketak eroso eta erraz egiteko.

Bartzelona, Valentzia eta Madrilgo unibersidadeek euskera eta euskal kulturearen ikastaroak emoten jarraituko dabe

Bizkaie! 2008-06-17 19:33   Euskerea berbagai

Ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen diran modukoak dira, eta sortzear dan Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz.

XIX. mendeko artea Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik

Bizkaie! 2008-06-17 18:21   Kulturea

‘Goyatik Gauguinera’, gaur, hilak 17 hasi eta irailaren 28ra arte zabalik egongo dan erakusketan, museo bilbotarreko bildumatik aukeratutako 117 obra egongo dira ikusgai, besteak beste, Goya, Gauguin, Sorolla, Zuluaga eta Regoyosen obrak.