Blas de Oteroren jaiotzearen 94. urteurrena ospatuko dau Bilboko Udalak astelehenean, martiak 15

Bizkaie! 2010-03-12 14:26   Kulturea

Urteurrenaren harian antolatutako ekitaldietan, bere izena daroan Fundazinoko presidente Sabina de la Cruzek laster argitaratuko dan 'Hojas de Madrid' poema liburuaren argitalpenaren barri emango dau. Lan horrek, ia 300 orrialdetan, poeteak idatzi zituan eta orain arte argitaratu barik egon diran poema-bilduma zabala jasoten dau.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, martiak 15. Horretarako, ekitaldi bat antolatu dau Bidebarrietako Liburutegian. Ekitaldi horretan, idazlearen alargun eta bere izena daroan Fundazinoko presidente Sabina de la Cruzek laster argitaratuko dan 'Hojas de Madrid' poema liburuaren argitalpenaren barri emango dau. Lan horrek, ia 300 orrialdetan, poeteak idatzi zituan eta orain arte argitaratu barik egon diran poema-bilduma zabala jasoten dau.

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da ekitaldia 19:30ean hasita. Bertan parte hartuko dabe, besteak beste, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotzi Ibone Bengoetxeak eta kazetari, idazle eta poeta bilbotar José Fernández De la Sotak. Fernández de la Sotak, bere berbaldian, Blas de Oterok Bilbogaz izan eban loturearen ganean egingo dau berba, 'Blas de Otero: Cielos de Bilbao, Hojas de Madrid'.

1960tik 1968ra bitartean, Francoren diktadura sasoian, Blas de Otero Sobiet Batasunean, Txinan eta Kuban ibili zan, besteak beste. Munduan zehar egindako ibilbide luzeak gizarte kapitalistearen eta Ekialdeko herrialde sozialisten artean egozan aldeak gainditu ezin izan zituan literaturea ezagutzeko aukerea emon eutson. Bidaia horreetan, hainbat poema idatzi zituan, poetaren lanen artean hain ezagunak ez diran poemak, hain zuzen be. Poema horreetako batzuk 'Hojas de Madrid' liburuan jaso dira, eta ekitaldian errezitau eta komentau egingo ditue.

EGITARAUA

19:30ean

Hasiera ekitaldia:

Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia.

Berbaldia:

'BLAS DE OTERO: CIELOS DE BILBAO, HOJAS DE MADRID'

- Sabina de la Cruz. Blas de Otero Fundazioko Presidentea
- Jose Fernández de la Sota. Poeta

Errezitaldia: Juan Luis Deza. Kazetaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu