Doban deskargetako moduan dago Googlek eskainitako Chrome nabigatzailea
2008-09-03 11:41Googlek Interneten lekua hartzen jarraitzen dau eta orain arte Internet Explorer, Firefox edo Safari lako nabigatzaileen preminea izan badau be, hemetik aurrera Google bilatzaileak kode edegiko nabigatzaile azkarra abiarazo dau eta doban: Google Chrome, hain zuzen be.
Ikearen 2009ko katalogoa euskeraz be argitaratu dabe
2008-09-03 11:14 Euskerea berbagaiIrailaren 8ra arte ez da Ikearen Barakaldoko altzari dendan izango baina, honezkero, www.ikea.es webgunean, 2009ko euskerazko katalogoa kontsultau daiteke.
Danetara, altzariak saltzen dituan denda suediarrak 2009ko katalogoaren 198 miloe ale argitaratuko ditu mundu osoko 36 herrialdetan eta 27 hizkuntzatan.
Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltza konpainiek parte hartuko dabe Tarregako Kaleko Antzerki Azokan
2008-09-02 18:04 Euskaldunak munduanGaitzerdik Otsoko aurkeztuko dau, Txanogorritxo eta otsoaren antzezpen berezi bat. Ganso konpainiak Renato eroango dau Tarregara, pailazoen mundura hurreratzen dan lana. Azkenik, Katu Beltz konpainiak Gris Mate lan absurdua aurkeztuko dau. Azokea irailaren 11tik 14ra bitartean izango da.
iPhone 3G: izarren artean distiratsuena, oraingoz
2008-09-02 16:32Apple-len hirugarren belanauldiko (3th Generation, 3G) eskuko telefonoa inoiz salgai jarritako arrakastatsuenetarikoa da duda barik.
Bartzelona euskal diasporearen topagune
2008-09-02 15:50 Euskaldunak munduanIrailaren 5etik aurrera euskal diasporea Bartzelonan batuko da, bertan Euskaldunak Europan Topaketak eta Munduko Euskal Gizataldeen XXXI. Mus Txapelketea ospatuko baita. Hamairu herrialde desbardinetatik etorriko diran 120 euskaldunetik gora topauko dira bertan.
Bilborik baserritarrena ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditue
2008-09-02 15:41Bisitak eguaztenean, irailak 3, hasi eta domekara bitartean egingo dira, goizeko eta arratsaldeko ordutegian, euskeraz eta gaztelaniaz. Erreserbak 944 356 036 telefonora deituz egin daitekez honezkero, 9:00etatik 13:00etara bitartean deituta.
Paul Thomas Andersonek jasoko dau Zinemaldiko Fibresci sari nagusia
2008-09-02 13:05 ZinemeaPaul Thomas Anderson zuzendariak Fipresci sari nagusia jasoko dau Donostia Zinemaldian, nazinoarteko kritikak There Will Be Blood (2007) urteko filmik onena dala ebatzi dau eta.
Zinemaldian izango dan 'Tropic Thunder' filmak 84 miloe dolar irabazi ditu orain arte
2008-09-02 11:26 BarriakDonostiako Zinemaldian ikusi ahal izango da Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo. Stiller bera Donostian izango dala jakinarazo dabe, Robert Downey Juniorregaz batera. Stiller DreamWorks produkzino etxearen film honen gidoilari, produktore, zuzendari eta protagonistea da.
'A las cinco en el Astoria', La Oreja de Van Gogh taldearen disko barria kalean dago
2008-09-02 11:07 MusikeaLa Oreja de Van Gogh talde donostiarraren disko barriak gaur ikusiko dau argia 'A las cinco en el Astoria' izenburupean. Lan horregaz sasoi barri bat hasi dau taldeak Leire Martinez kantariaren abotsagaz. Kantaria garagarrilaren 14an aurkeztu eben.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretua beteteko diru-laguntzen deialdia plazan
2008-09-01 15:28 Euskerea berbagaiEskabideak aurkezteko epea hilebetekoa izango da eta zabalik izango da bihartik aurrera, hau da irailaren 2tik urriaren 2ra arte.
Distrito Foto Lehiaketeak 4.935 euro banatuko ditu sarietan
2008-09-01 14:21Ekimenak Bilboko leku eta bizilagunak islatzea dau helburu, euren begietatik begiratuta. 2001ean sortu zanetik, lehenego aldiz lehiaketeak Bilboko zortzi barrutiak jasoko ditu.
Dani Gomez izentau dabe Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazinoko zuzendari
2008-09-01 12:31Dani Gomez Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazinoko zuzendari izentau dabe Fernando Iraetaren ordez, beronek aurretiazko erretiro partziala hartuko dau eta.
Egoi Urkiza: 'belaontzia gero eta txikiago ikusten dot'
2008-09-01 11:36 BarriketanMunduari itzulia emongo deutson galdakoztarra
Rubik kuboaren Europako Txapelketea Derion (Bizkaia) egingo dabe irailean
2008-09-01 11:06Irailaren 19 eta 21ean egingo dan txapelketan, 18 herrialdetako 150 bat parte-hartzaile egongo dira, euren artean Espainiako txapelduna dan David Calvo bilbotarra.
Extremoduroren disko barria irailaren 9an izango da kalean
2008-09-01 10:30 MusikeaEgitura berezia izango dau diskoak, izan be, kanta bakar bat baino ez dau izango. Halan da be, 'Pedra' kanta bateko euren 1995eko proiektuan ez bezela, oraingoan pistatan banatu dabe diskoa, entzunaldia errazte aldera.
Iraileko azterketak tarteko, EHUk hiru campusetan zabalduko ditu ikasteko gelak
2008-08-29 15:42Azterketa sasoia dala-eta, Euskal Herriko Unibersidadeak ikasteko gelak zabalduko ditu hiru campusetan. Araban abuztuaren 23tik dagoz zabalik, Bizkaian eta Gipuzkoan, barriz, bihar, abuztuak 30, zabalduko ditue.
Berri Txarrak taldearen inguruko 'Zertarako amestu' dokumentala Portobelloko Zine Jaialdian estreinauko da gaur
2008-08-29 12:51 MusikeaBerri Txarrak taldearen inguruan Ibon A. Totorika zuzendariak egindako 'Zertarako amestu' dokumentala Portobelloko Zine Jaialdian estreinauko da Londresen, 'Death of Alternative Music Venues' atalaren barruan.
Kimuak 2008ko film laburrak irailean aurkeztuko ditue Donostiako Zinemaldian
2008-08-29 10:44 BarriakEuskal film laburrak sustatzea helburu dauen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, Gipuzkoan produzidutakoak nabarmendu dira aurten, izan be, aukeratutako zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira eta bestea Bizkaian.
Amaitu bako lau film izango dira Zinemaldiko Zinema Mugimenduan
2008-08-29 10:19 BarriakZinema Mugimenduan ekimenaren bidez, Donostiako, Amiensko eta Friburgoko nazinoarteko zinema-jaialdiek, amaitu bako filmak gauzatzeko bide barriak aztertzen ditue, bai eta herrialde horreetako, Europako eta Hego Amerikako profesionalen, enpresen eta erakundeen artean zubi lana egiteko aukerak be.
AC/DC taldearen kantu barria Interneten
2008-08-28 16:14 MusikeaKanta hau urriaren 21ean argitaratuko dan 'Black Ice' diskoaren barruan egongo da; disko horretako hamabost kantuetako bat izango da. Kanadako Vancouverren grabau dabe diskoa Brendan O'Brien produktoreagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...