Capsula taldeak 2009ko zezeilean atarako dau bigarren diskoa
2008-12-22 14:30 MusikeaTaldeak New Yorkeko Hed estudioan nahastau eta masterizau dau disko barria eta, danetara, 12 abesti batuko ditu. Ganera, kanta bi gehiago izango dituan binilozko bersinoa be izango dau lan barriak.
Capsula talde argentinar-bilbotarrak datorren zezeilean argitaratuko dau bere bigarren diskoa, eta barritasun bategaz kaleratuko dau ganera, BCore diskoetxe bartzelonarra izango baita lana plazaratzeko arduraduna.
Taldeak New Yorkeko Hed estudioan nahastau eta masterizau dau disko barria eta, danetara, 12 abesti batuko ditu, besteak beste, 'Sun Shaking', 'Magnetic Brain', 'Reflections Of You (th)', 'Girl! Whip Up The Sound!', 'Rising Mountain', 'Original is Dead', 'Fighting With Tigers', 'Wild C', 'Love You Richards' edota 'Devil Is Waiting Like A Dog'. Ganera, kanta bi gehiago izango dituan binilozko bersinoa be izango dau lan barriak.
Azken asteetan Frantzian, Ingalaterran eta Alemaniako Popkomm azokan kontzertuak eskaini ondoren, Bilboko taldeak zapatu honetan, abenduak 27, Markinako (Bizkaia) Uhagon Kulturgunean joko dau, Lobo Electrico eta Eureka Hot IV taldeakaz batera.
Ondoren, urte barriagaz, Malagan izango dira, urtarrilaren 23an; martian Portugaleko bireari ekingo deutse eta lau kontzertu eskainiko ditue: Coimbran, Portalegren, Lisboan eta Porton. Ganera, 2009rako AEBn, Kanadan eta Espainian zehar ibiliko dira zezeilean argitaratuko dan disko barria aurkezten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!