'Amets bat eraikitzen' Asier Bastidaren argazkiak Berrizen

Bizkaie! 2008-12-29 11:52

Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako egunerokoa ezagutzeko aukerea emoten dabe argazkiok. Argazki erakusketa honetan, gainera, etxean ume sahararrak hartu dituen berriztarrek kanpamentuetan bisitan izan diranetan ataratako argazkiak gehitu dira. Kontuak kontu, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra egongo da zabalik erakusketea.

Euskal Fondoaren eskutik, Berrizko Kultur Etxean Asier Bastidak oraintsu argitaratutako 'Amets bat eraikitzen' argazki liburuko argazkiak ikusgai dagoz egunotan. Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako egunerokoa ezagutzeko aukerea emoten dabe argazkiok. Argazki erakusketa honetan, gainera, etxean ume sahararrak hartu dituen berriztarrek kanpamentuetan bisitan izan diranetan ataratako argazkiak gehitu dira. Kontuak kontu, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra egongo da zabalik.

Erakusketea urtero egiten dan 'Elkartasun karabana' ekimenaren parte be bada. 2009ko urtarrilaren 10era arte arroza, lekaleak, pasta, azukerea, atuna, sardinak eta konpresak batzeko kanpainea martxan dago. Dendetan eta udaletxean batuko dira Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bialtzeko produktuak. Azken urteetan egin izan dan antzera, Durangoko Herria Elkarteagaz batera egingo da karabanea. Zezeilaren erdialdera abiatuko da errefuxiatuen kanpamentuetara. Berrizko Udalak, gainera, 500 euroko ekarpena egin dau ibilgailu baten erosketarako edo eta konponketarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu