Alhondiga Bilbaok Pariseko Pompidou zentroko liburutegi publikoan izango dan prestakuntza-beka deialdia egin dau

Bizkaie! 2008-12-29 14:40

Beka honetara, jardunean ari diran eta euren lanpostua eta lantokia egiazta leikien euskal udal liburutegi publikoetako liburuzainak baino ezin izango dira aurkeztu, Alhondiga Bilbaoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Alhondiga Bilbao eta Pariseko Pompidou zentroen arteko lankidetzeari esker, zentro paristarreko Informazinoaren Liburutegi Publikoan hilebeteko prestaketa-ikastaroa egin ahal izango dau zentro bilbotarrak deitutako bekea eskuratzen dauen personeak. Bekea bezeroen zerbitzurako arloren batean, barruko bibliografia prozesuan eta kultur programazinoan garatuko da.

Beka honetara, jardunean ari diran eta euren lanpostua eta lantokia egiazta leikien euskal udal liburutegi publikoetako liburuzainak baino ezin izango dira aurkeztu, Alhondiga Bilbaoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Bekea eskuratzeko aurkezten dan bakotxak, bere curriculuma eta azken urteetan izan dituan lan-erantzukizunak eta egun egiten ari dan lanari buruzko zehaztasunak azalduz, gehienezko bi orrialdeko txosten bat aurkeztu beharko dau.

Eskabideak aztertuko dituan epaimahaia alorreko profesionalek eta ALDEE Agirizain Liburuzain eta Dokumentalisten Dokumentazino Zentro, Artxibo eta Liburutegietako Profesionalen Euskal Alkarteko ordezkari batek osotuko dabe, eta Alhondiga Bilbaoko aholkulari ordezkaria izango dau presidente.

Bekeak hilebeteko iraupena izango dau eta 2009ko apirilean gauzatuko da, eta berau lortzeko ezinbestekoa izango da frantsesaren ezagupena egiaztatzea. Bekadunak 1.000 euro jasoko ditu beka eta ostatuaren ordainean. Horrezaz gan, Alhondiga Bilbao izango da Bilbotik Pariserako bidaien gastuak ordaintzeaz arduratuko dana.

Bekea amaitu ondoren, bekadunak esperientzia honen inguruko txosten bat egin eta Alhondiga Bilbaori emon beharko deutso bekearen epea amaitu eta bi hilebeteko tartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu